Maritxu Santiago bidea egiteko prest dago jada. Jose Mari López
Irura | 90 urte zurekin

«Urtean bitan egin ohi dut Santiago Bidea»

Gaixotasunetik sendatzeko eskaeraren ordainetan egin zuen lehenengo Santiago bidea. Ordutik, 53 bide egin ditu eta aurtengoak buruan ditu jada

Domingo, 2 de febrero 2025, 07:25

Jubilatu berritan hasi zen Maritxu Usabiaga Jonsansoro Santiago Bideak egiten, promesa bat betetzeko asmoarekin. Ordutik urtero atera da, hasieran lagunekin eta, gerora, bakarrik. 53 bide egin ditu eta aurten beste bi aldiz osatzeko ideia du. «Bidean lagun asko egin ditut», bai bera bezalako erromesak, baita aterpetxeetako arduradunak. Bera noiz itzuliko zain egoten dira.

Zizurkildarra jaiotzez, Ihartza baserrian jaioa, martxoan egingo ditu 84 urte, bi hamarkada inguru daramatza Iruran. Herriko Onintza abesbatzako kide da. Abestea asko gustatzen zaio eta Bidera eramaten ditu momentuan entseatzen dituzten abestiak. Musika erraz hartzen du, baina letrak ikasteko aprobetxatzen du eta kantuan ere aritzen dela onartzen du.

Publicidad

Santiago Bidearen liburu irekia da Maritxu. Irurako plazara ere Biderako erabiltzen duen motxila erdi osatuta agertu da. Beti dago irteteko prest. Hori bai, lasai ateratzea gustatzen zaio, presarik gabe. Bideak ematen dituen aukera guztiak ezagutzen ditu eta, horregatik, jada pentsatuta dauzka aurten egingo dituen biak. «Urtean bi aldiz ateratzen naiz normalean: martxoan eta irailean», azaltzen du. Pandemia garaian ere, ahal bezain laster atera zen.

Este contenido no puede visualizarse correctamente en este formato. Ver experiencia completa

Udako eguraldi beroak alde batera uzteaz gain, uztaila eta abuztuko jendetza ere ez du gustuko. «Turismoz jendeak pila bat egiten du». Hotzari ez dio beldurrik, izan ere, «gaur egun arropa onak dauzkagu». Eta hori ere kontuan izaten du bat edo beste aukeratzerakoan.

Datorren hilean Zilar Bidea edo Camino de la Plata egiteko ideia du, Andaluziatik Galiziara doana, iparraldean egingo duen eguraldi hotzagoa saihesteko. Irailerako berriz Aragoiko bidea, «Lourdestik Santiagora doana, Sonportetik pasatzen da». Berari bideak hasierako lekutik egitea gustatzen zaio eta horregatik, Erromara ere joan zen, kontrako noranzkoan eginez duela urte batzuk. Frantziatik ere egin du, eta Portugaldik sei aldiz. Inaziotar Bidea ere osatu du pare bat aldiz.

Hainbeste kilometro egiteko etxean dagoenean ez da geldirik egoten. Astean bizpahiru aldiz igerilekura joaten da Villabonara eta, gehienetan oinez joaten da batetik bestera. Horrekin, nahikoa du bidera ateratzen denerako. Hori bai, lasaitasunez egiten du, nora iritsi begiratu gabe. Egunean 25 kilometro inguru osatzen ditu, «Lau kilometro orduko egiten dut gutxi gorabehera». Urte hauen guztien ondoren 31.500 kilometro ibiliak ditu. «Goizean goiz ateratzea gustatzen zait. Frontalarekin ateratzen naiz egunsentia baino lehen», dio. Ordu horietan bidea lasaia izaten da eta bazkalordurako nahikoa kilometro eginak izaten ditu.

Publicidad

Santiago Bideko ikurrak eramaten ditu soinean, bai maskor txikiak dituen lepokoa, baita eskumuturrekoak eta poltsak. Bidera doanean berriz, jatorria argi uzten du: ikurrina eta Realaren ezkutua ez dira falta bere motxilan.

Nire herria

- – Nolako herria da Irura?

– Herri txikia eta lasaia.

- – Zer da Iruran bizitzearen hoberena?

– Dagoen lasaitasuna eta etxetik eskualdeko lau mendi ikusten ditudala: Uzturre, Belkoain, Henio eta Txindoki.

- – Eta txarrena?

– Denda gutxi daudela eta, adibidez, autobus geltokia, Donostiara joan nahi badut, plazan bakarrik dago, eta itzulerakoan bi daude, bat beheran.

- – Zein da herriko leku kuttunena?

– Nere etxeko terraza, inguruko mendien ikuspegi ederra du.

(52 de 88)

Eta hurrengo igandean... Itsasondo

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión

Publicidad