Borrar
Ekitaldiak Alkizako plazaren inguruan egingo dira. ND

Alkiza

Naturaren doinuek hartuko dute Alkiza asteburuan

Ostiralean hasiko da, eta igandean izango da egun nagusia talde ugarik parte hartuko duten emanaldiarekin

Amaia Núñez

Alkiza

Miércoles, 4 de junio 2025

Musikak naturarekin bat egingo du berriz ere asteburu honetan Alkizan egingo den Naturaren Doinuak jaialdian. Laugarren edizio honek disziplina ugarietako artista plazaratuko ditu 'Kultura, hezkuntza eta autismoa' erdigunean jarrita. Ostiraletik igandera, egun bakoitzean gai bat izango du ardatz programak eta Naturaren Doinuak emanaldi nagusiarekin amaituko da.

Jaialdiak musika, kultura eta erreminta interdisziplinarrak erabiliz gizarteari zerbitzua ematea du helburu. Aurten Gautena elkartea izango da protagonista. Azken hilabeteetan beraiekin lanean aritu dira eta jaialdian ikusi ahal izango da horren emaitza.

Ostiralean, ekainaren 6, emango zaio hasiera desioei lekua eginez. Iaz jarri zuen Naturaren Doinuak basoaren lehen alea, 'Haitz' izeneko zuhaitza, eta etorkizunerako hazi horiek landatzen jarraituko dute aurten ere jaialdia abiatzeko. 17:00etan egingo da ekitaldia eta bertaratzen direnek beraien desioak zintzilikatu ahal izango dituzte. Jarraian, Porrotx eta Zapotxinekin kanta eta dantza saioa izango da.

Ondoren, Olgetan taldearekin erromeria hasiko da 18:30ean eta, egunari amaiera emateko, 'Suzko irudiak' emanaldia eskainiko dute, Nagore Legarretak gidatutako irudien proiekzioa, zuzeneko soinu bandarekin.

Larunbatean belaunaldien arteko erlazioa azpimarratzeko eguna izango da. Goizean Alkizako inguruetatik 'Natura eta Artea' ibilbidea egingo da Ane Garalekin eta paseoaren baitan ikusi eta sentitutakoa marraztera gonbidatuko ditu parte hartzaileak. Plazara bueltan, Zornotzako Soiutxikie eskolako trikitilari eta panderojoleek alaituko dute giroa 13:00etatik aurrera. Ondoren, belaunaldien arteko bazkaria egingo da eta bazkalondoren, Bazkalosteko kantuak abestuko dituzte.

Arratsaldean, berriz, gastronomia postuak irekiko dira 18:15etan, talo, burger eta artisau-garagardoekin. Gainera, 19:00etan Korrontzi taldearen emanaldia eskainiko da.

Igandea izango da aurten ere jaialdiko egun nagusia. Bigarren urtez artisautza azoka egingo dute igande goizean. Hamar artisauren eta ekoizleen postuak egongo dira. Jan-edanerako gastronomia postuak ere egongo dira plazan egun guztian.

Eguerdian, SoinuTxiki trikitixa eskolako kideek alaituko dute giroa eta 17:30ean hasiko da Naturaren Doinuak emanaldi nagusia. Ohi bezala, musikari, dantzari, narratzaile eta gonbidatu bereziek hartuko dute parte; besteak beste, Janus Lesterrek, Miren Fernandezek, Alaia Martinek, Jon Martinek, Herrikide ikastetxeak, Klaap Dantza eskolak, Gautena elkarteak, eta abar. Odoren, festari amaiera emateko, Kitadelpare txarangak alaituko du giroa.

Autobusak, doan

Alkizara iristea errazte aldera, doako autobus zerbitzua egongo da astebukaeran Naturaren Doinuak jaialdira gerturatu nahi duten guztientzako. Bi ibilbide konbinatuko ditu.

Autobusa Tolosako Usabal kiroldegitik aterako da eta Santa Klarako eta Belateko autobus geltokietan egingo ditu geldiakdiak, baita Anoetan industriaguneko Flexi Car ondoan. Alkizara iristean, Aiztondo aldera jaitsiko da, Villabonan Txermingo aparkalekuan eta Asteasun, Bost Machine Tools enpresaren aurrealdean egingo ditu geldialdiak. Alkizara igo ondoren, Tolosaldera abiatuko da berriz.

Ostiralean Usabaletik 16:30ean abiatuko da eta Txermingo aparkalekutik 17:05etan. Azken jaitsiera 20:15etan egingo du. Larunbatean, berriz, 9:30, 13:00, 16:00 eta 18:15etan irtengo dira, eta azken jaitsiera 21:15etan izango da. Igandeko zerbitzuak 9:30, 11:30, 13:30, 15:30 eta 16:30ean izango dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Naturaren doinuek hartuko dute Alkiza asteburuan

Naturaren doinuek hartuko dute Alkiza asteburuan