Borrar
Lehenengo fasea jokoan da jada, bikoteek elkarrekin adostuko dute partiden eguna eta ordua. EMANEURRE
22 bikotek hartuko dute parte Emaneurreren Pilota Txapelketan

Ordizia

22 bikotek hartuko dute parte Emaneurreren Pilota Txapelketan

Aste honetan ekin diote lehenengo faseari, lau multzotan banatuta jokatuko dutena bikote parte-hartzaileek

Amaia Núñez

Ordizia

Martes, 6 de mayo 2025, 19:57

Binakako Pilota Txapelketaren XVII. edizioa martxan da jada. Aste honetan bertan hasi dira lehenengo faseko partiduak, azken edizioetako bikote kopurua mantenduz. Aurten 22 bikote arituko dira guztira.

Ohi bezala, lau multzotan banatuta jokatuko dute lehenengo fasea, ekaineko lehenengo astera bitartean luzatuko dena. Ondoren, sailkapenaren arabera, hiru multzotan banatuko dira bikote parte hartzaileak. Lehen faseko lehen zortzi sailkatuek Urrezko liga jokatuko dute, ondoren sailatzen diren zortziek zilarrezkoa eta gainontzekoek brontzezkoa. Bai Urrezko zein Zilarrezko Kopak, bi multzotan banatuta jokatuko dira. Finalak, uztailaren 17an jokatuko dira, Santa Ana jaien atarian.

Edizio honetan ere arituko dira txapelketako bikote ezagun eta irabazleak. Iaz, Urrezko ligako garaile izan ziren Aitor Otegi eta Lander Mujika, baita Haritz Gutierrez eta Bingen Erauskin txapeldunordeak, besteak beste.

Multzo bakoitzeko lehenengo bi sailkatuek Urrezko ligan jokatuko dute bigarren fasea ekainetik aurrera

Partidak bikoteen artean adostuko dituzte noiz jokatu, eta pilotak Urdin tabernan egongo dira eskuragarri. Ezingo dira bi pilota baina gehiago hartu partida bakoitzeko. Gainera, bikote bakoitza arduratuko da partida jokatu eta emaitza pelota kaxan dagoen orrian apuntatzeaz. Emaitzarik jasotzen ez den partiden kasuan, bi bikoieei 22-0 galdutzat emango zaie. Emaitza guztiak ekainaren 8an jasoko dituzte antolatzaileek, 19:00etan, hurrengo fasea prestatzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 22 bikotek hartuko dute parte Emaneurreren Pilota Txapelketan