Borrar
Ia zortziehun pertsona batu ziren herri afarian. ARGAZKIAK M. BERASATEGI
Zegama

Bi urteren ondoren, gaur kuadrillak blusa jantzita aterako dira kalera

MIKEL BERASATEGI

Sábado, 27 de agosto 2022, 00:07

Pandemiaren eraginez, azken bi urte hauetan kuadrilla eguna ez da ospatu. Aurtengoan ordea, bai. Gainera, ekintza dexente antolatu dira eguna lagun artean ospatzeko. Lehenik eta behin, 11:00etan herritarren arteko Toka txapelketa egingo da udaletxeko plazan. 13:00ak aldera eta Joselontxos txarangak lagundurik, kuadrillak herriko plazan elkartuko dira, ondoren herriko kaleetan zehar kalejira egiteko. Eguerdiko 14:30ean, kuadrillen arteko bazkaria Joselontxos txarangak alaitua Aitxuri Herri Eskolako patioan, eta bazkalostean kuadrillen arteko olinpiadak jokatuko dira.

Eguerdian eta iluntzean, Jabier Otaegi Kultur etxean herritarrek urtean zehar egindako pintura, taila eta eskulanen erakusketa egongo da ikusgai. Arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara haurrentzako puzgarriak egongo dira Elizondo plazan. Ostean, erraldoi eta buruhandien kalejira Joselontxos txarangarekin herriko kaleetan zehar.

Eguna amaitzeko, 0:00etatik 3:00etara Lehian taldearen erromeriaz gozatzeko aukera izango da Jose Maiora enparantzan. Erromeriaren ondoren, txoznagunean DJ Tintz zumarragarrak jarriko du musika.

781 zegamar herri afarian

Zegaman jada urte batzuk badira San Bartolome bigarren egunean herri afaria egiten dela. Urtero arrakasta handia izan ohi duen ekintza izateaz gain, jaietako ekintza parte hartzaileneetakoa ere izaten da; eta aurtengoan ere ez da atzera geratu. Eusko Labeldun entsalada, Lumagorri oilaskoa eta Sant Sadurni d'Anoiako Cava. Menu bikaina, adin guztietako zegamarrak elkartzeko. Afal ostean, Joselu Anaiak taldeak plaza bete zuen goizaldera arte. Atzo berriz, 'Ez deskantsu euneko' igerilekuetako mus txapelketan, hemezortzi bikotek parte hartu zuten eta hauen artean igeriketako 'txanoa' (lehen sailkatuarena), Jose Luis Azurmendi eta Igor Ormazabalek jantzi zuten.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bi urteren ondoren, gaur kuadrillak blusa jantzita aterako dira kalera

Zegama: Bi urteren ondoren, gaur kuadrillak blusa jantzita aterako dira kalera