
Secciones
Servicios
Destacamos
I. Altuna
Donosita
Viernes, 25 de agosto 2023, 17:37
Basque Association in Iceland elkarteak, Islandiako eta Euskal Herriko marinelen historia partekatua babesten duenak, Euskal Zentru bat ezartzeko asmoa du Islandiako mendebaldeko fiordoen Strandir eskualdeko Djupavík herrian. Hain zuzen eskualde hori da Islandiara zihoazen euskal marielekin lotura estuena duena. Inguru horietan hondoratu ziren 1615ean euskal baleontziak.
Baskasetur izena jarriko diote museoari eta 1615ean gertatutako euskaldunen sarraskiaren historia kontatzeaz gain, bi herriek aurretik izandako harremana eta elkarbanatzen duten kulturan sakonduko du. Erakusketak jarduera paraleloak izango ditu, kultura eta historia batuz, euskal balezaleen historia gogoraraziko dituen tailerrak, kontzertuak eta bestelako adierazpen artistikoak besteak beste. Jarduera hauek, itsasoaren zaintza arrantza-komunitate txikiekin lotzeko asmoa ere badute.
Dagoeneko hasi dira museoa eraikitzeko lanak, eta erakusketa 2025eko abuztuan inauguratuko da, Creative Europe, europar batasuneko funtsak finantzatutako hiru urteko proiektu baten ondoren.
Helburua, euskal erakusketa iraunkor bat sortzea da, islandiar eta euskaldunek partekatzen duten kultur ondarea balioan jartzeko, historia eta gaurkotasunaren arteko elkartasun puntuak bilatuz.
2021ean, elkarteak Albaola zentru honen sorreran parte hartzera gonbidatu zuen, eta hainbat hilabetetan elkarlanean aritu ondoren, abuztuaren 21a geroztik erakunde bakoitzeko arduradunak Islandian daude. Besteak beste, Djupavík-eko erakusketa gunea bisitatuko dute Albaolako ordezkariek. Horrez gain, proiektuaren hurrengo urratsak landuko dira, non Albaolak hiru zeregin nagusi izango ditu. Honela, bi eguneko topaketa antolatuko du Pasaian urrian, itsas ondare materiala eta ez-materiala babesteko eta zabaltzeko sortu duen ekosistema guztia ezagutzera emateko.
Gainera, prestakuntza intentsiboa bat antolatuko da, Islandiako hainbat ontzigile tradiziolanek bale-txalupa bat eraikitzen ikas dezaten. Prestakuntza hori Pasaiako ontziola-museo-eskolan egingo da, aurtengo urrian sarrera-workshop batekin hasita; eta 2024an prestakuntza-aldi luzeago batekin jarraituko da. Helburua Islandiako arotzek Djupavík Euskal Zentru berrian euskal baleontzi bat eraikitzea da.
Azkenik, Albaolako zuzendari zientifikoak, Xabier Alberdik, Djupavíken bale-txaluparen eraikuntzari lagunduko dion erakusketaren edukiak gainbegiratuko ditu eta itsas historia partekatuaren kapitulu garrantzitsu horri buruzko bere ezagutza historikoa partekatuko du
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La frenética vida política de Leire Díez, la 'fontanera' de Ferraz
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.