Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

'Basakabitik mundura', Go!azen-en denboraldi berriko bideoklipa

Azaroan estreinatuko den telesailak hamar urte beteko ditu eta urte hauetako kanta desberdinen zatiekin osatu da

DV

Lunes, 24 de julio 2023, 17:52

'Go!azen' telesailaren denboraldi aurreko bideoklipa dagoeneko aurkeztu da. 'Basakabitik Mundura' izenburuarekin, Iker Laurobak sortu du, eta urte hauetako kanten zatiekin osatu dute, izan ere aurten telesail arrakastatsuak hamar urte beteko ditu eta hori ospatu nahi izan dute. Telesailak nabarmentzen dituen baloreak biltzen dira musika-klip honetan, adiskidetasuna, ekologismoa, askatasuna eta LGTBI+ eskubideak, besteak beste.

Urdaibaiko Ekoetxean, Laidako hondartzan eta Mundakako portuan grabatu dute bideoklipa, eta bertan hartu dute parte telesaileko pertsonaia protagonistek: Garazi (Nerea Elizalde), Zuri (Maria Redondo), June (Lorea Intxausti), Saioa (Mikele Arizkorreta), Noa (Marina Ostolaza), Lea (Haizea Astrain), Gontzal (Kimetz Etxabe), Luken (Ander Lacalle), Aner (Xabi Elizalde), Bosko (Ander Ayerza), Mattin (Unai Arana) eta Urtzi (Unai Arrieta).

Go!azen telesailak hamargarren denboraldiko grabazioak ekainean hasi zituen Donostian. Denboraldi oso berezia izango da, aurtengoan 100 atalak gaindituko baititu Pausokak EITBrentzat ekoizten duen serieak. Honakoak hamar atal izango ditu eta, azken urteetan bezala, musika, umorea eta gai sozialak landuko dira. Eta, noski, egungo eta betiko talde eta abeslarien kanten moldaketak entzun ahal izango dira: ETS, Bulego, Zetak, Izaro, Berri Txarrak, Maixa eta Ixiar, Sagarroi edo Izaki Gardenak, besteak beste.

Denboraldi berria eta atal kopurua ospatzeko hainbat ekitaldi eta ekintza berezi ere antolatuko direla aurreratu dute. Batetik, irakur zaletasuna bultzatu asmoz, irailean Lur Gallastegik idatzitako 'Londonen galduta' argitaratuko du Alai argitaletxeak, bildumako zazpigarren alea. Bolada berean plazaratuko da aldizkariko ale berria. Bestetik, aplikazioaren, sare sozialen zein webgunearen bitartez eduki bereziak zabalduko dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Basakabitik mundura', Go!azen-en denboraldi berriko bideoklipa