Borrar
Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuak Gasteizen egindako bileran aurkeztu zituen Irene Larrazak 2022 urteko datuak.

Etxepare Euskal Institutuak 200dik gora kultur ekintza sustatu ditu 2022an munduan zehar

Datorren urterako jardueren artean, Euskadin eta Japonian garatuko den aldebiko kultur programa dago

I. Altuna

Donostian

Martes, 18 de julio 2023, 13:41

Etxepare Euskal Institutuak 200 kultur jarduera, emanaldi edo ekintza baino gehiago sustatu ditu 2022. urtean mundu osoan zehar, Irene Larraza erakundeko zuzendariak aste honetan patronatuaren bileran jakitera eman duenez. Gainera, mugikortasuneko diru laguntzek 271 onuradun izan dituzte, eta orotara 17 liburu itzuli dira beste hizkuntzetara institutuaren laguntzaz.

Datu hauen arabera, nazioarteko jarduera «suspertu» egin da, pandemiako bi urteen ondoren. 2022ko memoria-txostenean azpimarratzen den moduan, «urtean zehar itzuli dira joan-etorriak, ikasgeletako irakaskuntza, kultur programak, aurrez aurreko harreman pertsonalak. Baina pixkanaka eta modu desberdinetan bueltatu dira, eta, beraz, berriro ere gure egokitzeko gaitasuna probatu da».

Euskara eta euskal kulturaren irakaskuntzari dagokionez, lehengo urtean abiatutako euskal ikasketen hiru katedra berriak nabarmendu zituen ere Larrazak: bata Galesko University of Trinity St. David unibertsitatean, soziolinguistikaren ikerketa sustatzen duena; bestea Montrealgo McGill unibertsitatean, euskal ikasketen irakaskuntza eta kultur berrikuntza lotzen dituena, eta hirugarrena Kaliforniako Bakersfield State University unibertsitatean, ikerketa eta sorkuntza proiektuak garatzera bideratuta dagoena.

Bestalde, institutuko zuzendariak 'Zabal' programaren ibilbidea ere azpimarratu zuen, euskal sorkuntza garaikidearen nazioarteko proiekzioa bultzatu eta euskal eta nazioarteko arte testuinguruen artean loturak estutzea helburu duen ekimena. Programa horri esker, Istanbul, Sao Paulo eta Shanghaiko biurtekoetako komisarioek euskal sorkuntza bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten 2022an. Halaber, programaren emaitzen artean dago June Crespo artistaren parte hartzea 59. Veneziako Biennale-n eta Consonni argitaletxearena Kasselgo Documenta Fifteen-en.

2023 urteko jarduerak

Larrazak erakundearen kultur konexioak ere izan zituen hizpide eta besteak beste Saison Québec-Pays Basque (Quebec-Euskadi denboraldia) programaren nondik norakoak azaldu zituen; honen baitan, guztira 22 'euskal leiho' sortu ziren Quebeceko jaialdi, areto eta kultur guneetan. Datorren urtean egitasmoaren lekukoa hartu du Flandriarekin duen kultur lankidetzarako programak eta 2023an 11 proiektu gauzatuko dira honen baitan.

Bestalde, 2023an Euskadin eta Japonian garatuko den aldebiko kultur programa ere azaldu zuen Etxepare Institutuko zuzendariak. Urte hasieratik abian dira euskal kultura eta diziplina guztietako sorkuntza Japonian sustatzeko, eta japoniar kultura Euskadin erakusteko ekintzak.

Amaitzeko, epe laburrerako erronken artean, Etxepare Institutuak sustatutako programa eta jardueren inpaktua neurtzeko sistema baten beharra aipatu zuen Larrazak, Kultura Sailarekin eta kulturako sektoreekin elkarlanean landuko dena. Gainera, Euskadik munduan zehar dituen ordezkaritzen elkarlana egituratzeko lan ildoa ere aurkeztu zuen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Etxepare Euskal Institutuak 200dik gora kultur ekintza sustatu ditu 2022an munduan zehar

Etxepare Euskal Institutuak 200dik gora kultur ekintza sustatu ditu 2022an munduan zehar