Borrar
Elgoibartarrak Kilometroak 25eko logoa osatzeko erabilitako soken azpitik pasatzen, ostiral honetan. Jabi Leon
Elgoibar

Euskarara salto elkarrekin egiteko sokak, prest

Elgoibar Ikastolak 2025eko Kilometroak jaiaren irudia, leloa eta helburuak aurkeztu zituen atzo herritarren aurrean

Jabi Leon

Elgoibar

Sábado, 30 de noviembre 2024, 19:13

Elgoibarrek Gipuzkoako Ikastolen aldeko Kilometroak jaia hartuko du 2025eko urriaren 5ean. Oraindik hilabete asko falta dira jai handirako baina Elgoibar Ikastolako familiak Kilometroak25 ekimenaren helburuak, leloa eta irudia aurkeztu zituen atzo arratsaldean, herritarrez beteta zegoen Maalako parkean.

Aurkezpen ekitaldia Ikastolatik Maalara Kilometroen lekukoa eskuz esku iritsi dela irudikatuz hasi zen, eta segidan Ikastolako ikasle, guraso, aiton-amona eta langile ugarik 2025eko Kilometroen logoa osatu zuten denen artean. Sokak ageri ziren irudian, begiratu batean zubiak ere baziruditen sokak, elkarren artean mugimenduan ageri zirenak. Euskarara salto egiteko babesa eta gonbidapena izan nahi duten sokekin osatuta dago Kilometroak25 ekimenaren irudi berria. Festaren leloa, nola ez, ildo beretik doa: 'Salto-saltoka' izango da.

Olatz Astigarraga, Ikastolako Kontseilu Errektoreko lehendakariordeak, (datorren urtean lehendakaria izango da) aurkeztu zituen ekimenari egotzitako helburuak: «2025eko Kilometroak jaia antolatzeko aukera gure herrian eragiteko baliatu nahi dugu: elkarlana eta euskararen erabilera areagotzeko lan egingo dugu».

Horren ondoren, helburu bakoitzean sakondu zuen, euskararen erabileran areagotzeko dituzten asmoak azalduz: «Hizkuntza bat baino gehiago dakizkigunok aldiro hautatzen dugu zein hizkuntzatan hitz egin. Eta euskara, hizkuntza gutxitua eta gutxiagotua denez, horrek zaildu egiten du hizkuntza hautatzerako orduan, euskara jakinda ere, beti, denok, euskara hautatzea. Ba urte honetan, nahi dugu elkarri laguntzea euskara hautatzen. Nahi dugu denontzat ere errazagoa izan dadin euskarara salto hori egitea. Eta horretarako, lagundu egin beharko diogu elkarri. Elkarren babesean lortuko dugu salto hori egitea. Elkarri soka emanda, elkarri soka luzatuta».

Jarraian, Kilometroak25 ekimenaren koordinatzailea den Iera Larrañagak hartu zuen hitza, ohar praktikoak emateko. Era berean, dagoeneko antolaketan parte hartzen ari diren kide guztiak zoriondu zituen eta Elgoibarko Udalaren laguntza eskertu zuen; soinean jantzita zuen arropari erreferentzia eginez. Izan ere, atzoko aurkezpenean Maalako eszenatokira igo ziren kide guztiek ekimenaren arropa ekarri zuten soinean, eta Larrañagak iragarri zuen abenduren 5ean zabalduko dutela denda. Elgoibarko Errosario kaleko 25. zenbakian egongo da.

Ekitaldiaren bukaeran Elgoibar Ikastolako ikasleek hartu zuten eszenatokia eta erronka bota zieten elgoibartarrei soka saltorako. Tik-tok eta antzerako sare sozialetan ohikoak diren 'challenge'-n itxura guztia dauka erronkak, eta soka saltoan jardun zuten bai, baina elkarri soka emanda, batek soka eman eta albokoak salto, erritmoz betetako Janus Lesterren 'Dap-dap' kantuaren doinuan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskarara salto elkarrekin egiteko sokak, prest

Euskarara salto elkarrekin egiteko sokak, prest