
Secciones
Servicios
Destacamos
I.A.
Donostia
Jueves, 13 de junio 2024, 13:44
Maite Garbayo-Maeztu izango da aurtengo ikerlari gonbidatua Etxepare Euskal Institutuak Goethe Universitat Frankfurt am Maine unibertsitatean sustatutako Eduardo Chillida Katedran. Garbayo-Maeztu ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Artearen eta Musikaren Historia Sailean, eta bere ikerketak feminismoen, kultura bisual eta herrikoiaren eta arte garaikidearen arteko elkarguneak aztertzen ditu XX. mendeko Espainian eta Latinoamerikan.
Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez, 'Hard, soft, living matter' mintegia eskainiko du Frankfurteko Unibertsitatean, ekainaren 15ean, 17an eta 19an. Praktika artistikoak eta beste praktika performatibo batzuk jorratuko ditu, horien materialtasunari arreta berezia eskainiz. XX. mendeko euskal eskulturaren genealogia material batetik abiatuta, Chillida, Oteiza, Basterretxea edo Mendiburu bezalako gizonezko artistek ordezkatua, 1990eko hamarkadatik aurrera gertatzen den materialen desegituraketa jorratuko du, emakume artista batzuen lanetan bereziki garrantzitsua dena. Besteak beste, Itziar Okariz euskal artistarekin tailerra eskainiko du,
Eduardo Chillida Katedra 2012. urtetik dago martxan Universitat Frankfurt am Maine unibertsitatean eta, oro har, XX. eta XXI. mendeetako euskal artea nazioarteko testuinguruan aztertzeko irakaskuntza espezializatua eta ikerketak sustatzea du helburu.
Katedrak Frankfurteko Unibertsitateko Artearen Historiaren Institutuan du egoitza, eta hark kudeatutako Curatorial Studies direlakoetan ematen dira eskolak. Frankfurteko Arteetako Liburutegiak berariazko atal batean bildu du Chillidari buruzko bibliografia osoa, artistaren obra ikertuko dutenentzat erreferente bilakatuz. Urtero nazioartean garrantzia duen ikertzaile bat gonbidatzen du, bi ikasgai eta mintegi edo hitzaldien ziklo osagarria eman dezan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El motorista fallecido en Quintanilla de Trigueros es hermano del alcalde de Cigales
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.