
Secciones
Servicios
Destacamos
I. A.
Donostia
Sábado, 4 de noviembre 2023, 12:34
Olentzero gure etxeetara etortzeko aste asko falta badira ere, haurrek horrenbeste maite duten ikazkinak hainbat leku bisitatuko ditu datozen egunetan, haurren eskutitzak jaso eta beraiekin solasean egiteko.
Haurren eta familien ilusio hori pizteko, Anduetzako parketxeak ere bere ekarpena egingo du. Eta aurreko urteetako arrakasta aintzat hartuz, aurten ere 'Olentzero eta talo tailerra' ekintza antolatuko da. Honela, azaroan eta abenduan zehar, asteburu eta jaio egunetan, Olentzerok Zegamako Anduetza parketxean izango da bisitan.
Haurrek Olentzeroren bizitzaren istorioa zuzenean entzungo dute bere ahotik eta bukatzeko, gutuna emateko aukera izango dute. Tartean, familia bakoitzak bere taloa egiteko eta dastatzeko aukera izango du.
Olentzeroren lehen bisita azaroaren 18an, larunbata izango da. Hurrengo datak azaroak 19 eta 25-26, eta abenduan 2, 6, 7, 8, 9, 10 eta 16an. Hiru ordutegi izango dira aukeran, 10:00etan, 11:15etan eta 12:30etan
Ekintza honetan parte hartu ahal izateko izena ematea ezinbestekoa izango da, taldeko pertsonen kopurua bermatuz. Horretarako 943 80 21 87 edo 688 62 36 09 telefono zenbakietara deitu beharko da, edo [email protected] helbidera idatzi. Prezioa pertsonako 6.50 eurokoa izango da, egindako taloa barne.
Anduetza Parketxea Zegamako Anduetza baserrian dago, Aizkorriren magalean, Aizkorri-Aratz natura-parkearen kultura eta paisaia aberastasunaz gozatzeko leku paregabean. Aizkorri-Aratz natura-parkea ikusteko, sentitzeko eta interpretatzeko beste modu bat eskaintzen du; ez du parkeko natura aberastasuna bakarrik erakusten, honekin bat, mendeetan zehar naturaren eta gizakiaren arteko elkarbizitzak sortu duen paisaia kulturala ere azaltzen baitu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Importante aviso de la AEMPS a los diabéticos
Las Provincias
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.