Borrar
2022an saritutako 'Mija' filmaren fotograma.

16. Dock of the Bay maiatzaren 1etik 6ra izango da

Christina Rosenvinge, Dario Oliveira eta Lur Olaizola izango dira film laburren lehiaketarako atalaren epaimahaikideak

Jueves, 23 de marzo 2023, 16:34

Dock of the Bay Musika Dokumentalen Donostiako Jaialdiaren 16. edizioa egingo da maiatzaren 1etik 6ra bitarte Trueba zinema aretoetan, Tabakaleran eta hiriko beste espazio batzuetan, hala nola Dabadaban, Kutxa Kultur Klubean eta Santa Teresa komentuan.

Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostia Kulturaren eta Kutxa Kultur Fundazioaren babesa du jaialdiak, eta aurten berritu egin ditu kolaborazioak Gehitu, Dabadaba, Super Amara, Doc&Talks, Deusto Irratia, Mugen Gainetik, Manin, Okako, Diego Besné, SADE eta Reggae Got Soul-ekin, laster iragarriko diren kultura hitzorduekin.

Antolakuntzako iturriek jakinarazi dutnez, aurten ere Estudio Primo arduratu da jaialdiaren irudia diseinatzeaz. Mugimenduaren ideiatik abiatzen da irudia, musika era poetiko eta bisualean irudikatzeko modu gisa. Jorge Elosegi izan da kartelaren egilea.

Azkenik, Christina Rosenvinge abeslaria, Portoko Dario Oliveira PortoPostDoc jaialdiko zuzendari artistikoa eta Lur Olaizola zinema programatzaile eta zuzendaria izango dira film laburren lehiaketarako atalaren epaimahaikideak.

2022ko ekimenean Jorge Turrek, Amanda Villaviejak eta Joan Porcelek osatutako Film Luzeen Sail Ofizialeko epaimahaiak Musika Dokumental Onenaren saria Isabel Castroren 'Mija' filmari ematea erabaki zuen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 16. Dock of the Bay maiatzaren 1etik 6ra izango da

16. Dock of the Bay maiatzaren 1etik 6ra izango da