Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Joxemari Iturralde eta Fernando Rey edizioaren arduraduna, liburuaren aurkezpenean. Michelena
Airea ez da debalde

'Habanako gaukaria' osatzen jarraitzen du Joseba Sarrionandiak

Iaz ekarri zuen aurreneko atalaren segidatzat jo daitekeen 'Airea ez da debalde' aurkeztu dute astelehen honetan Donostian Fernando Reyk eta Joxemari Iturraldek

nerea azurmendi

Donostia

Lunes, 2 de diciembre 2019

Gu, hemen, egunari dagozkion egitekoetan gabiltzan bitartean, Joseba Sarrionandiak –han, Habanan–, «gauez, gaueko ametsez» idazten du. Begiak zabal-zabalik, 'Habanako gaukaria' osatzen jarraitzen du, gu lotan gauden bitartean. Langintza horren azken emaitza, 'Airea ez da debalde' (Pamiela) saiakera, Joxemari Iturraldek eta Fernando Rey edizioaren arduradunak aurkeztu dute astelehen honetan Donostian.

Liburuek lotzen dituzte Joxemari Iturraldek nabarmendu dituen bi momentu aldibereko eta itxuraz kontrajarri horiek. Habanako gauen eta euskal irakurleen arteko lehen zubia 'Bizitzea ez al da oso arriskutsua?' izan zen, gaur duela urtebete aurkeztua. Ordurako hasia zen Sarrionandia gaukarira eduki berriak eramaten, eta horiek ere bilakatu dira liburu: aurrekoa bezala Pamielak argitaratu duen 'Airea ez da debalde', lau hilabetez idatzitakoak–iazko azaro-abenduan eta aurtengo urtarril-otsailean– bildu dituena.

Editore eta zuzentzaile lanak egin dituen Fernando Rey idazle eta itzultzaileak azaldu duenez, bidaia ugari egiteko aukerak eskaintzen ditu liburuak. Bidaiatu daiteke, besteak beste, Sarrionandiaren Habanako egunerokotasunera; aspertzea posible ez den hiri horretako pasadizoetara; Hego Amerikako indigenen mundu mehatxatura; idazleak euskaraz eta Euskal Herriaz egiten dituen gogoetetara... Luzera eta tonu desberdinetako testuak ditu liburuak, eta erreferentziak ere ugariak dira. Idazlearen zehaztasunaren neurria ematen dute 'Erreferentzia eta ondokoak' atalaren 34 orrialdeek eta zortzi orrialdeko aurkibide onomastikoak

«Denetarik dago, dosi txikitan, tantaka», editorearen ustez «mesanotxeko liburu egokia, iradokizunez betea» den honetan. Zeren eta Sarrionandiak, asko badaki ere, ez du leziorik ematen, «iradoki egiten du, bere aurkikuntza eta gogoetak konpartitzen ditu, eta alde horretatik oso aberatsa da» liburua. Izan ere, Sarrionandia «maisu handia da, eta egiten duena apaltasun osoz eskaintzen du».

Zirkulua, ixtear

Idazle, literatur kritikari eta Sarrionandiaren aspaldiko adiskidea den Joxemari Iturraldek ere askotarikotasun hori nabarmendu du, eta 'Airea ez da debalde' kokatu du Sarrionandiak 'Ni ez naiz hemengoa'-rekin abiatu zuen bidearen arrastoan. 1985ean argitaratu zuen Pamielak idazle durangarraren aurreneko saiakera, kartzelatik ihes egin zuen urte berean. Ezinezkoa zuen orduan non zegoen esatea.

Azken urteotan, «argitasunera azaldu denean, esaten digu non dagoen», eta ematen ditu bere egunerokotasunari, bere hurbilekoei eta bere seme-alabei buruzko detaileak. Hainbat urtez itzal moduko bat izan den pertsonarengana hurbiltzen gaituzten atal horiekin batera, pisu handia dute liburuan Sarrionandiak herriari, herri kolonizatuei, euskarari, euskal literaturari eta beste hainbat gairi buruz egiten dituen gogoetak; gogoeta politikoak, «gure literatura ezinbestean baita politikoa, hizkuntza bezala».

Iturralderen hitzetan, iazko 'Bizitzea ez alda oso arriskutsua?'-k 85ean hasitako arkua itxi zuen, zirkuluerdia osatuz. 'Airea ez da debalde' honek zirkulua osatzeko falta den beste arkuaren laurden bat osatu du. Gu egunari dagozkion lanetan gabiltzan bitartean Sarrionandiak. gauez, idazten jarraitzen duenez, zirkulua laster itxiko delakoan dago Iturralde. Hasierako eta amaierako puntuak lotzen dituen laugarren liburu hori iristen denean, «espero dut Sarrionandia bera egotea hemen zuen aurrean», adierazi du.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Habanako gaukaria' osatzen jarraitzen du Joseba Sarrionandiak

'Habanako gaukaria' osatzen jarraitzen du Joseba Sarrionandiak