
Secciones
Servicios
Destacamos
Nami Kaneko japoniarrak irabazi du Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Sariaren zazpigarren edizioa, Bernardo Atxagaren 'Soinujolearen semea' eleberriaren japonierazko itzulpenari esker. Shigeki Tabata editorearen gidaritzapean, Shinchosha argitaletxeak plazaratu du lana, eta itzultzaileak eta argitaletxeak 4.000 euroko saria partekatuko dute. Gainera, 2.000 euro arteko laguntza jasoko dute argitalpenaren sustapenerako.
Kaneko eta Tabata sari emate ekitaldira bertaratu ezin izan badira ere, telematikoki egin dute bat Bilbon Euskadiko Artxibo Historikoan ostegun honetan antolatutako ekitaldian Bernardo Atxaga idazlearekin, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin, Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarekin eta Inaxio Garro Laboral Kutxako Euskara arduradunarekin.
Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura lan baten itzulpena bat saritzeko asmoz sortutako lehiaketan, obraren itzulpena eta argitaletxearen sustapena baloratzen dira. Hain zuzen, Kanekok eta Shinchoshak egindako sustapen lana nabarmendu ditu epaimahaiak: «Itzulpenak Japonian bertan izan duen harrera eta kritika oso onak izan dira. Japoniako Itzulpen Onenaren Sarietan finalista izan da eta hainbat aldizkarik libururik onenen artean txertatu dute».
Itzulpena «kalitate handikoa» dela adierazi du epaimahaiak, eta itzultzaileak «euskarazko lana japonieraz emateko egindako hautuak» azpimarratu ditu. Gainera, Kanekoren ibilbidea bera ere aintzat hartu du, «euskaratik zuzenean itzultzeaz gain, bere ikerketa lana ere arlo horretan egiten ari baita».
Shinchusha argitaletxeari dagokionez, bere «garrantzia eta literaturan espezializatutakoa izatea» nabarmendu du epaimahaiak. Halaber, inprimatu duen tirada handia azpimarratu du, 4.000 alekoa, Japoniako literatura itzuliaren merkatuan ohikoa den kopuruaren bikoitza. Kontrazalean, Akira Higashiyama idazle ezagunaren gomendioa agertzen da, Ibon Egaña euskal kritikariaren hitzekin batera. Argitaletxeak garrantzia izan du obraren sustapen plangintzan, eta epaimahaiak plan hori ere aitortu nahi izan du.
Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Sariaren zazpigarren edizioan honako hauek osatu dute epaimahaia: Inaxio Garro Euskara arduraduna Laboral Kutxan, Imanol Otaegi Euskal Kultura Sustatu eta Hedatzeko Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria, Elizabete Manterola eta Naroa Zubillaga EHUko irakasle eta EIZIEko kideak, eta Beñat Doxandabaratz Etxepare Euskal Institutuko komunikazio teknikaria.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.