Borrar
Gwendoline Lesley Walls, Izaskun Arandia tolosarra eta Vicky Lee. Gari Garaialde

Amatxo Vicky

FESTIVALEROS ·

Ane Urdangarin

San Sebastián

Viernes, 23 de septiembre 2022, 06:51

Badaukat lagun bat lanean jaiegunak hartu dituena pelikulak ikusteko, Zinemaldiko giroaz gozatzeko. «Lanera joan beharrean goizeko 9etan zinema-aretoan sartzea plazerra da», dio. Filmak jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin ikusi, DVko adituen notak bere kinielarekin alderatu eta argiak pizten direnean txalo edo isiltasunarekin ikusitakoa epaitu. Txistuka hasteko finegia da. Beste pizgarri bat nabarmenduko nuke nik: aldamenean krispetak jaten dituenik jasan beharrik ez.

Atzo arratsaldean berarekin topo egin nuen:

- Zer ikusi duzu gaur?

- Beste drama bat. Zorigaitz batatik bestera goaz. Gaurdaino bi dolu, alzheimer eta pederastia kasu bana, eta haurdun geratzen diren nerabe batzuen eta bost kale-mutilen bizipenak pasatu ditut. Marvelen pelikula baten beharrean nago.

Bizitzaren krudeltasuna pantailan. Gupidarik gabe, askotan.

Ni ere zinera joan nintzen herenegun, eta han ere testigantza gogorrak entzun nituen: trans komunitateak urte askotan pairatu dituenak. Zoritxarrez, transfobiak gure artean jarraitzen du. Bi emakume gipuzkoarrek, Izaskun Arandia ekoizle eta zinemagileak eta Miren Aperribay banatzaileak, Londongo The Way Out dantzalekura sartzeko aukera eman digute. Trans pertsonen «gotorleku magikora. Nire amona ere gustura egongo litzatekeela pentsatu nuen joan nintzen lehenengo aldian», esan zuen zuzendari tolosarrak estreinaldian. Vicky Lee jabeak edonor –genero-identitate edo sexu-orientazioa edozein izanda ere– eroso sentiarazten duen giroa lortu du klubean. Han 'mama Vicky' da, adin guztietako trans pertsonentzat. Hauetako batzuk elkarrizketatu ditu Arandiak 'My Way Out' dokumentalerako. Pasarte triste eta latzak kontatzen dira, baina finean bizipoza eta itxaropena gailen-tzen dira. Dantza egiteko gogoz atera ginen asko aretotik.

Hiru hamarkadaren ostean, dantzalekuak leku aske eta segurua izaten jarraitzen du. Eta mundu osoa horrelakoa balitz?

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Amatxo Vicky

Amatxo Vicky