
Secciones
Servicios
Destacamos
IKER MENDIA
Jueves, 29 de diciembre 2022, 12:32
Otsailaren 13an hasiko da '18 astetan triatleta' erronkako hirugarren edizioa, 0tik abiatuta udaberrian hasiko den denboraldiari begira 'Triatloia Maite Dut' taldeak sustatutako ekimena. Hori bai, prestaketa ez dute lehiarekin nahastu nahi. Aurrez egin bezala, 14 urtetik gorako edozein pertsonari bideratutako plana da, «euskara hutsean eta lehiakortasuna albo batera utzita». Gainera, erabat doakoa da.
Jada eskaintzen ziren Sprint eta Super-Sprint aukerei 2023ko erronkan distantzia Olinpikoko triatloia ere gehituko dute taldean aritzeko, beldurrekin puskatzeko eta edonork egiteko distantziak buruan izanda. Nahi duen edonork www.triatloiamaitedut.eus/erronka webgunean eman beharko du izena.
Agerraldian aurreratu dutenez aukeratutako distantziaren arabera astero 3 edo 5 egunez entrenatuz ibiliko dira eta 18. astera, triatloi denboraldiaren hasierara, edo distantzia Olinpikoko triatloi bat egiteko prestatuak helduko dira. Horretarako eskura jarriko dituzte 18 astez entrenamendu taulak, topaketak eta aholkuak. Hauek oso ulerterrazak eta dinamikoak dira, aurreratu dutenez, eta taulak jasotzeaz gain, une oro partaideek aholkularitza zerbitzua eta tutorialak jaso dituzte Telegram aplikazioaren bitartez.
Super Sprint edo herrikoia: 350m igerian – 10 km bizikletan – 2.5 km korrika.
Sprint: 750 m igerian – 20 Km bizikletan – 5 km korrika.
Olinpikoa: 1.500 m igerian – 40 km bizikletan – 10 km korrika.
Ildo horretan aurrez egindako bi edizioen balorazio oso positiboa egin dute antolatzaileek. Bietan Super Sprint eta Sprint distantziak hauta zitzaketen interesatuak eta, emandako datuen arabera, 221 pertsona hasi ziren triatloia prestatzeko 18 asteko erronkan. Gainera, izen eman dutenen %50a emakumeak izan zirela nabarmendu dute.
Triatloia Maite Dut egitasmoak hamarkada bat baino gehiago darama gazteen eta emakumeen artean kirola, euskara eta laguntasuna bezalako balioak sustatzen. 2011. urtean, Arazi eta Fitgüne enpresek beraien indarrak batu zituzten, helburu bakar batekin triatloia gazte zein emakumeengana gerturatzea. Lehena kudeaketa eta ekitaldietan aditua eta bigarrena, kirol aholkularitzan, erronka honi aurre egiteko tandem egokia osatzen zuten.
Ez da 'Triatloia Maite Dut' taldeak abian jarritako ekimen bakarra. Udan, zehazki irailaren 4an, emakumeei zuzendutako triatloi topaketa antolatu zuten hainbat topiko hausteko. «Gizartearen iritziz, triatleta izateko forma fisiko altua izatea beharrezkoa da», adierazi zuten orduan. «Malguak» izateko asmoarekin eta Ainhoa Muruaren, lau aldiz Olinpiar Jokoetan parte hartu duen eta kirol prestatzaile lanetan diharduen triatleta zarauztarra, eta Adriana Campoy-ren, goi mailako igerilaria izandakoa eta egun Euskadiko Triatloi zirkuituan aritzen den triatletaren gidartza eta aholkularitzarekin izan zen ekimena.
Noticia Relacionada
Egun hartan 350 m igerian, 7.000 m bizikletan eta 2.250 m korrika egin zituzten urriaren 8an Zarautzen izango den Bikote Mistoen Triatloi Herrikoiari begira
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Leonoticias
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.