Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Usarrabi pilotalekuan jokatuko da beste behin Urrezko Aizkolarien Kopa. IÑIGO ROYO
Asteasu

Urrezko Aizkolarien Kopa 'Eusko Label Saria' jokatuko da gaur Asteasun

Jaialdia 17.00etan hasiko da eta Binakako Harrijasotze txapelketa eta Emakumezkoen kirol txapelketa lau kiroletan ere jokatuko dira

I.A.

Sábado, 31 de diciembre 2022, 00:14

Urtezahar eguneko herri kirolen jaialdia hartuko du berriro ere gaur arratsaldean Asteasuk. Jaialdia arratsaldeko 17:00etan hasiko da Usarrabi pilotalekuan eta bertaratzen direnek Urrezko Aizkolarien kopako finalak, Binakako harrijasotze txapelketa eta Emakumezkoen Herri Kirol txapelketa (lau kiroletan) ikusteko parada izango dute.

Aizkolarien finalean, Hodei Ezpeleta eibartarra, Mikel Larragaña azpeitiarra eta Julen Alberdi Txikia IV. arituko dira 2022ko txapela lortzeko lehian, 12 kana-erdiko lanean.

Binakako harri-jasotze finalean aldiz, Aimar Galarraga eta Paulo Azpiazu, Jon Unanue 'Goenatxo III' eta Hodei Iruretagoiena 'Izeta IV', eta Xabier Aranburu 'Guzta' eta Xabat Olazizolak osatzen dituzten hiru bikoteak neurtuko dira harriekin: angeluzuzena (175 k.), zilindro zaharra (100 k.), kubikoa (125 k.) eta bola (100 k.).

Azkenik, Emakumezkoen Herri Kirol Txapelketa jokatuko da, lau kiroletan (txinga erute, harrijasotze, aizkora eta ingude), Txindoki eta Larrun taldeen artean. Txindo taldeko ordezkariak Ainitze Zumeta, Udane Ostolaza, Nerea Arruti eta Lierni Osa izango dira. Larrun taldetik, berriz, Esti Gaztearena, Patricia Martín, Nerea Sorondo eta Maika Ariztegi arituko dira.

Hiru final hauek jokatzeaz gain, aizkoraren bi promesa gaztek erakustaldia eskainiko dute, Malen Barrenetxea hernaniarrak eta Jon Zaldua II zumarragarrak.

Musika eta herri kirolak

Urteko azken herri kirol jaialdia jai giroan ospatuko da. Izan ere musikak bere presentzia izango du. Egun osoan zehar, Gesaltza txarangak Asteasuko udalerria girotuko du. Eta jaialdian bertan, Xabi Solanok eta bere arreba Kristinak beraien triki eta panderoarekin girotuko dute arratsaldea proba bat eta bestearen artean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Urrezko Aizkolarien Kopa 'Eusko Label Saria' jokatuko da gaur Asteasun

Asteasu: Urrezko Aizkolarien Kopa 'Eusko Label Saria' jokatuko da gaur Asteasun