Ezkio
Ezkioko udaleku irekietan izena emateko epea zabaldu duteSecciones
Servicios
Destacamos
Ezkio
Ezkioko udaleku irekietan izena emateko epea zabaldu duteC. L.
ezkio-itsaso.
Martes, 22 de abril 2025, 21:02
Hiru urtetik gorako haurrek (2022 urtean edo aurretik jaiotakoek) Ezkioko udaleku irekiez gozatzeko aukera izango dute ekainaren 23tik uztailaren 23ra, goizeko 10:00etatik 13:00etara.
Izena emateko epea maia-tzaren 23ra arte dago irekita Udalak zabaldu duen loturaren bidez. Ekintzaren prezioa familiako haur kopuruaren araberakoa izango da: 50 euro haur bat duenarentzat, 70 euro bi haur dituenarentzat eta 85 euro hiru haur edo gehiago dituenarentzat.
«Herrian erroldatuta dauden haurrek lehentasuna izango dute», azaldu dute. Izena ematen dutenen arabera udalekuen taldeak eta programa osatuko dira. Hasi aurretik bilera egingo da gurasoekin.
Honekin batera, udalekuetarako begirale lanpostua sortuko dela aditzera eman du Udalak. Bete beharreko baldintzak 18 urte beteta izatea, begirale edo zuzendari titulua edo hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea, euskara ondo menperatzea (gutxienez EGA edo baliokide den tituluren bat izatea) eta herriaren ezagutza izatea dira. Lanpostura aurkezteko azken eguna maiatzaren 23a da eta 943721303 telefonora deituz edo [email protected] helbidera idatziz egin daiteke. Izena ematearekin batera, curriculuma aurkeztu behar da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.