Deba

Herriko nerabeak trebatzeko tailerrak izango dira hilaren 8an eta 22an Gaztelekuan

J. L.

deba.

Viernes, 2 de mayo 2025, 20:11

Gaztelekuak 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako bi tailer antolatu ditu, Udalarekin lankidetzan eta Foru Aldundiak sortu duen 'Treba Nerabeak' programaren baitan.

Publicidad

Tailer hauek hilaren 8an eta 22an egingo dira, 16:00etatik 18:00etara bitartean, Gaztelekuan. Lehena 'Bizitzarako trebetasunak' izenburupean egingo da eta bertan «autonomia, emozioen kudeaketa eta gizarte-trebetasunak» landuko dira. Bigarren tailerrean, 'Bokazioa eta etorkizunerako erabakiak hartzea' izenekoa, «gazteei euren bokazio-interesak deskubritzen lagundu eta etorkizun akademiko eta profesionalari buruzko erabaki informatuak hartzeko tresnak emango zaizkie».

Partaidetza doanekoa da baina aurrez eman behar da izena debakogaztelekua2@gmail.com helbidera idatziz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión

Publicidad