Soraluze
Deba Bailarako Txistulari Eguna ospatuko dute gaur kalejira, kontzertu eta bazkari batekinSecciones
Servicios
Destacamos
Soraluze
Deba Bailarako Txistulari Eguna ospatuko dute gaur kalejira, kontzertu eta bazkari batekinJ. L.
soraluze.
Viernes, 9 de mayo 2025, 20:01
Diadar txistulari taldeak antolatuta, Deba Bailarako Txistulari Eguna ospatuko da gaur Soraluzen.
Jardunaldi honetan 40 bat txistulari elkartuko dira. Horien artean Arrasate, Eskoriatza, Aretxabaleta, Soraluze, Oñati, Deba, Elgoibar eta Eibarko ordezkariak izango dira; eta beraiekin batera, bailara kanpotik etorritako txistulariak ere (Ondarroa eta Altsasutik etorriko dira).
Edonola ere, Deba Bailarako Txistulari Egunaren harira antolatutako programa abiatzeko, bildutako musikarien kalejira izango da, 10:30etik aurrera, herrigunean zehar. Horren ondoren txistulariek hamaiketakoa egingo dute eta hori amaitzerakoan (12:30ean) kontzertua eskainiko dute eliz atarian.
Emanaldi horretan zortzi pieza joko dituzte: 'Eibarko kontrapasa', 'Gorbeako Gurutzea', 'Atsegina', 'Mendiko Soñuak', 'Botecito', 'Gernikako Arbola', 'Ezozi trilogia' eta 'Agur Jaunak'.
Guarko jardunaldia borobiltzeko txistulariek elkarrekin bazkalduko dute. Bazkari horretan, Juan Jose Arrieta eta Imanol Lopez Soraluzeko txistulari beteranoak omenduko dituzte.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.