Borrar

Andoain

Udalak herritarrak animatu nahi ditu errenta-aitorpena euskaraz egitera

El Diario Vasco

andoain.

Lunes, 21 de abril 2025, 19:57

Herritarrek istrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izan daitezen bultzatu nahian, eta aurreko urteotan egin izan den moduan, 2024ko errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du abian Andoaingo Udalak.

«Izan ere, errenta euskaraz egiten duen andoaindarren kopurua urtez urte gora egiten den arren, errealitate soziolinguistikoak erakusten dituen datuetatik urrun dago oraindik errenta euskaraz egiten duten andoaindarren kopurua. Garrantzitsua da errenta-aitorpena ahalik eta herritar gehienek euskaraz egitea, bultzada handia ematen baitio Andoaingo Udala beste erakunde batzuekin batera euskara normalizatzeko egiten ari den bideari», azaldu dute Udaletik. Beraz, errenta-aitorpenaren autolikidazio proposamena onartzean (telefonoz nahiz Internet bidez) euskararen aukera sakatzea bultzatu nahi da, «hala eginez gero, Ogasunak agiriak euskaraz bidaliko baititu», adierazi dute Udaletik.

Aukerak

Errenta-aitorpena euskaraz egin nahi duenak oso erraza du: errenta mekanizatua eginez gero, Ogasunarekin harremanak euskaraz izateko nahia adierazi daiteke. Hala eskatuz gero, Ogasunak sinatzeko ematen duen orria euskaraz jasotzeko aukera dago. Errenta-aitorpena Internetez egitekotan, norberak aldatu behar du hizkuntza plataforman eta errenta-programaren euskarazko bertsioa jaitsi. Aitorpena egiteko aholkularitza bat aukeratuz gero, berariaz adierazi behar da aitorpena euskaraz egin nahi dela.

Azkenik, errenta-aitorpena beste modu batean egitekotan (finantzaerakunde batean, esaterako), euskaraz egiteko eska daiteke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udalak herritarrak animatu nahi ditu errenta-aitorpena euskaraz egitera