Borrar

Astigarraga

'Scrooge eta Mamuak' haur antzerkia gaur arratsaldean Erriberan

El Diario Vasco

Astigarraga.

Sábado, 26 de abril 2025, 19:57

Erribera kulturgunean Scrooge eta Mamuak antzezlana izango da ikusgai arratsaldeko bostetatik aurrera. Euskaraz eskeiniko da eta 3 euroko prezioa du haurrentzat eta 6 eurokoa 18 urtetik gorakoentzat. Khea Theaterren eskutik dator Astigarragara.

Charles Dickensen Christmas Carol eleberriaren egokitzapen librea, gure garaira ekarria, kode zinematografikoak eta antzerkia uztartu eta panpinak ere erabiltzen dituena. 16 Scrooge diruarekin obsesionatuta dagoen bankari berekoi eta zekena da, maitasunean sinesteari utzi diona. Gau batean hil berri den bazkide baten mamua agertuko zaio eta salbatzeko azken aukera eskainiko dio Scroogeri.

Literatura

Literatur solasaldia bihar antolatuko da Erriberan. 'Las chicas del campo' da liburuaren izenburua eta 19:30ean hasiko da, gaztelaniaz. Solasaldia Juankar Landak zuzenduko du eta partehartzea irekia eta doakoa da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Scrooge eta Mamuak' haur antzerkia gaur arratsaldean Erriberan