Borrar
Un accidente en la N-I en Andoain provoca retenciones de al menos cinco kilómetros en sentido Donostia

Getaria

Antxua Eguna eta Arrantzale Eguna datorren asteburuan

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Sábado, 26 de abril 2025, 19:57

Azken urteetan egin ohi den bezala, maiatzeko lehenengo ostiralean ospatuko da Antxua Eguna gure herrian eta igandeko Arrantzale Egunarekin batuz, asteburu osoko festa bihurtuko da. Datorren asteburuan beraz, festa giroa izango da Getarian eta ez da asteburu horretara bakarrik mugatuko. Prestatutako egitaraua ondorengoa izango da.

Maiatzak 2, ostirala

Eguerdiko 12:30ean XIII. Zilarrezko Antxuaren aipamenak banatuko dituzte Balenciaga Museoan. 18:30ean Musika Eskolako trikitilariak eta Gure Txeru elkarteko dantza taldearen emanaldia, Gazte Alaiak txistulari taldeak lagunduta. Ondore2GETa 25erakon, EinGo taldeak girotuko du arratsaldea. 19.00-21.00 Antxoa dastaketa frontoian, musikaz girotuta (antxoa parrilan, txakolina, sagardoa txotxetik eta artisau garagardoa).

Maiatzak 3, larunbata

Goizean moilan, Kofradia-Itsas Etxearen eskutik hainbat ekimen izango dira; Izan Arrantzale, 6-12 urte bitarteko umeentzat doan. 10:00-11:30 Itsas-Eskulanak. 11:30-12:30 Itsas-Esperimentuak. 12:30-14:00 Arrantza Tailerra. 10:00-14:00 Getariako saregileen lan erakusketa 11:00-13:30 Sokamakina tailerra Albaolaren eskutik 12:00etatik aurrera Deiadar txarangak kaleak girotuko ditu.

Arratsaldean ondorengo egitaraua egongo da: 18:00etan Euskal Mitologia haur jokoak frontoian (eguraldi txarra egingo balu, udaletxe azpian eta Berdura Plazan). 19:00etan Salbatore eta Ganbara abesbatzen kontzertua, Salbatore Deuna elizan.

Maiatzak 4, igandea

Arrantzale Egunaospatzen da igande honetan Getarian eta hau da proposatzen dena; 10:45ean Arrantzaleen meza Salbatore abesbatzak abestuta. Zuzendaria: Jesus Aldalur. Ondoren, Itsas bedeinkapena Artzapen. Jarraian, arrantzale zaharrei omenaldia. 11:00etan Gipuzkoako Trainerilen ligako 4. jardunaldia, XIII. Antxua Eguna bandera. Arratsaldean, 18:00etan Herri kirol erakustaldia frontoian (eguraldi txarra egingo balu, kiroldegian). Aizkolariak: Iker Vicente, Ugaitz Mugerza, Julen Alberdi 'Txikia' eta Mikel Larrañaga. Harrijasotzaileak: Xabat Olaizola, Pablo Azpiazu, LIerni Osa eta Ainitze Zumeta. Bitartean, Irulitxa txarangak girotuko ditu herriko kaleak.

Maiatzeko beste ekitaldiak

Bestalde, Antxuaren Egunarekin lotutako ekimen gehiago ere izango dira maiatzeko beste egun batzutan. Horrela, maiatzak 6, asteartean, 9:00-12:30 Izan Arrantzale tailerra Iturzaeta Herri Eskolako haurrentzat prestatu dute. Jarduera itxia, Kofradia-Itsas Etxearen eskutik. Maiatzak 17, igandean, 11:00etan Antxua Eguneko VII. Bela Estropada.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Antxua Eguna eta Arrantzale Eguna datorren asteburuan