Borrar
Zarautz Jauregia kanpotik. ARGAZKIAK AMAXKAR
Saria jaso du Zarautz Jauregia eraberritu duen arkitektura enpresak

Getaria

Saria jaso du Zarautz Jauregia eraberritu duen arkitektura enpresak

Birgaitze Onenaren saria jaso du Vaumm arkitektura taldeak

Sábado, 19 de abril 2025, 20:45

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak Vaumm arkitektura taldea saritu du. Birgaitze Onenaren saria jaso du zaharberritzeaz arduratu den enpresak, esku hartzean izandako sentsibilitateagatik eta zehaztasunagatik.

Adierazi dutenez, «epaimahaiak aintzat hartu du Zarautz Jauregiaren esku-hartzearen sentsibilitatea eta zehaztasuna, eta kultura-ekipamendu gisa berraktibatu du, arkitektura errespetutsu eta esanguratsu batetik. Eraikinaren izkinan hustua nabarmentzen da, lekuaren historia kontatzen duena, eta gehienbat egurrez egindako arkitektura-objektu berri baten antzeratzea. Proiektu zehatz eta ausarta aitortzen da, argitasun kontzeptual eta materialarekin, eta ondare-esku-hartze garaikidearen erreferente bihurtzen da».

Vaumm arkitektuta taldeko kide dira Javier Ubillos Pernaut, Iñigo García Odiaga, Marta Álvarez pastor eta Jon Muniategiandikoetxea Markiegi.

Denera sail ezberdinetako 456 proposamen aurkeztu dira lehiaketara; arkitektura, eraikuntza, hirigintza, hiri-berroneratzea, arkitektura iragankorra, plangintza estrategikoa, paisaia, dibulgazioa eta interiorismoa dira, besteak beste, landutako esparruak. 36 urte eta 15 edizio dira sari hauek banatzen direla.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Saria jaso du Zarautz Jauregia eraberritu duen arkitektura enpresak