
Zumaia
Frida Watkinsek jantzi du Zumaia Master Serieseko txapela, San Telmo eguneanSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Frida Watkinsek jantzi du Zumaia Master Serieseko txapela, San Telmo eguneanFrida Watkins zumaiarrak bere lehen txapel handia eskuratu du herrian, eta San Telmo egunean jantzi du gainera. Aurtengo Ligan, hirugarren finala zuen (Berriatua eta Lekeitio eta gero) eta hirugarrenean, Zumaiako Master Series-eko txapela, etxean eta zumaiarren aurrean lortu du.
«Partida sendo hasi dute Sopelakoak eta Zumaiakoak, lau tantuko aldea lortu dute atsedenerako (8-4), Helenak eta Maiak gora egin dute ondoren aurretik jartzeraino (11-13, 12-14) baina ez dute seta ixten asmatu. Bigarrenean bai, bikote horia nagusitu da hasieratik (1-4, 6-8, 9-13, 13-15) eta desenpatean aurretik jarri arren (0-2), Ihartek eta Fridak buelta eman diote (5-3)», azaldu dute jaialdiko antolatzaileek. Zumaiarrak atzean «partida segurua» jokatu zuela nabarmendu dute, eta Ihartek erremate onak egin zituela, batez ere saihetsetik.
Gizonezkoetan, berriz, Eñaut Urreisti eta Mikel Mancisidor bi setetan gailendu dira (15-12, 15-10) Xabi Barandika eta Jon zabalaren aurka.
Bestalde, ez da Watkinsen garaipen bakarra jai egun hauetan. Izan ere, pasa den ostiralean, santelmoen atarian, Buruz Buruko Gipuzkoako zesta punta txapelketako txapela eskuratu zuen. Hain zuzen ere, Zumaiako Kirol Elkarteko lau puntistek lortu zuten garaipena Aitzurin jokatutako finaletan: Frida Watkin, Mikel Silveti eta Cosme Agirre.
Guztira lau final jokatu ziren. Emakumeen norgehiagokan, Frida Watkinsek Maite Ortiz de Mendibilen aurka jokatu zuen, eta zumaiarrak 19-25 emaitzarekin irabazi zion mutrikuarrari.
Kadete mailako partidan bi zumaiar neurtu ziren, Mikel Silvetik 25-9 irabazi zion Marlon Watkinsi. Senior mailan, Cosme Agirre zumaiarrak 25-18 irabazi zion Julen Basterra hondarribiarrari. Jubenil mailan, Hondarribira joan zen txapela, Bereauk Lete mutrikuarraren aurka irabazi baitzuen (25-12).
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.