Borrar
Jaiei hasiera ofiziala emango dien txupinazoa bihar eguerdian izango da San Telmo ermita ingurutik. SARA UTRERA
Iritsi dira aurtengo San Telmo festak

Zumaia

Iritsi dira aurtengo San Telmo festak

Jaietako lehen egunean, besteak beste, Euskaraldiaren hamaikakoaren aurkezpenaz eta Bertso Jaialdiaz gozatzeko aukera izango da

Sara Utrera

Zumaia

Jueves, 24 de abril 2025, 20:43

Hemen dira santelmoak. Gaur emango zaie hasiera Zumaiako Udalak herriko elkarteekin batera antolatutako ekin-tzei; hauek apirilaren 25, 26, 27 eta 28an eta maiatzaren 2, 3 eta 4an izango dira.

Musikaz, dantzaz eta giro onez beteko da herria. Ohi bezala, larunbatean izango da txupinazioa, baina festa giroa gaurtik nagusituko da: 18:00etan pala egokituko partidak izango dira Odietan, GKS eta IAk antolatuta; 19:30ean kofradian, Euskaraldiko Zumaiako hamaikakoaren aurkezpena egingo da eta Astinduren koreografia dantzatuko da; 21:00etatik aurrera, DJ gaua izango da txosnagunean, Arsenike, Kika 1000, Luji eta Goiko izango dira. Eta 22:00etan Zumaienako aretoan, Zumaiako Bertso Eskolak antolatutako Bertso Saioa ospatuko da; seikote hau igoko da aretoko oholtzara: Maialen Lujanbio, Aner Euzkitze, Nerea Elustondo, Beñat Gaztelumendi, Aroa Arrizubieta eta Aitor Mendiluze. Eta gaiak jartzen, berriz, Jon Maia arituko da (sarrerak zortzi euroan, Turismo bulegoan, Inpernupen eta Ttakun tabernan).

  • 18 00. Pala egokitua bikoteka, GKS eta IAk antolatuta, Odietan.

  • 19 30. Euskaraldiaren aurkezpena eta kalejira dantzatua, kofradian.

  • 21 00. DJ gaua txosnagunean: Arsenike, KIKA 1000, Luji eta Goiko.

  • 22 00. Bertso jaialdia Zumaienako aretoan: Maialen Lujanbio, Aner Peritz, Aroa Arrizubieta, Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze eta Nerea Elustondo. Gai-jartzailea: Jon Maia.

Larunbat eguerdiko txupinazoak hasiera ofiziala emango die jaiei San Telmo ermitatik, udal txistulari bandaren kalejiraren ostean. Txupinazoa eta gero, Itxas Gain elkarteak ohiko hamaiketakoa eskainiko du, Musika Eskolako trikitilariek eta Bertso Eskolako ikasleek girotuta.

Musika eta dantzak ez dira faltako. Zumaiarrek eta bisitariek Musika Eskolako euskal dantza ikasleen emanaldiez gozatu ahal izango dute, 12:45ean Ondartxon (euria egiten badu Zumaienan); 13:30ean Zumaiako Arku Dan-tza eta Zahagi Dantzaren emanaldiez, 13:30ean kofradian; Hamarru elektrotxarangaren eta Ustekabe Txarangaren kalejiraz, Torreberriko DJ saioaz; Bloñ, Lukiek eta Chuleria eta Joder! taldeen kontzertuez txosnagunean; edo Bide Batez taldearen dantzaldiaz kofradian.

Danborradak, pilota partidak...

Igandean danborraden txanda izango da: haurren danborrada 12:00etan abiatuko da Sagarbidetik; helduen danborrada, berriz, 22:15ean hasiko da. Gauerdian, Kofradian, bandera igotzea izango da Joxean Urresti arrantzale ohiaren eskutik. Ohi bezala, Txapel oroigarria oparituko dio Arbustain Motor Elkarteak. Ekintza ezberdinak ere izango dira guztion gusturako. Hala nola, XXII. Scalextric Torneoa; buruhandi eta erraldoiak Udal Txistulari Bandarekin; 'Kalean otso, etxean uso' antzerkia edo musika emanaldiak.

Pilota partida profesionalaz gozatzeko aukera ere izango da igandean, urteroko ohiturari jarraituz, eskuzko jaialdia izango da eta, 17:15etik aurrera. Binaka jokatuko dute Ezkurdia-Zabaleta bikoteak Peña II.a-Mariezkurrena bikoaren aurka. Buruz Buruko txapelketa nagusiaren barruan, berriz, Elordik eta Peio Etxeberriak jokatuko dute. Final-laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldiko partida izango da. Sarrerak entradasfronton.com atarian.

Astelehenean, hilak 28, San Telmo eguna ospatuko da, eta ohiko prozesioa egingo da ermitara. Astelehenean ere puzgarriak egongo dira gaztetxoentzat Odietan, plaza dantzak Kofradian, edo taIncansables txarangaren emanaldia, besteak beste.

San Telmo egunean, gainera, Zumaia Master Series txapelketako bi finalak jokatuko dira, 19:00etatik aurrera, Aitzuri pilotalekuan. Eemakumezkoen finalean, Frida Watkins zumaiarra ariko da, Ihartekin bikotea osatuz, eta aurkariak Helena eta Maia izango dituzte. Gizonezkoetan, Urreisti-Manci bikoak Barandika-Zabala bikotea izango du kontrario. Finalaren atarian, Zumaiako pilota elkarteko harrobiko puntista gazteenak ariko dira, 18:00etatik aurrera. Sarrerak online erosi nahi dituenak, hemen dauka aukera: https://www.eramanjaialai.com/zumaia-jai-alai-master-series-2025/.

San Telmo jaiek hurrengo asteburuan jarraituko dute, guztion gusturako egitarau zabalarekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iritsi dira aurtengo San Telmo festak