Zumaia
Itzurun hondartzan agurtuko du Jon Maiak 'Kantu berri bat gara' proiektua, hilak 24anZumaia
Itzurun hondartzan agurtuko du Jon Maiak 'Kantu berri bat gara' proiektua, hilak 24anJon Maiak 'Kantu berri bat gar'a proiektuari amaiera emango dio larunbatean, maiatzaren 24an, 'Zumaia Harri eta Herri' ikuskizun bereziarekin. Zumaiaren identitateari helduko dio Itzurun hondartzan, flysch-aren marko paregabea antzoki bihurtuta.
Publicidad
Ikuskizun korala izango da, Jon Maia beraren hitzetan «bizitzan behin ikusten den horietakoa, errepikaezina». Bere ohiko kantak eramango ditu estenatoki berezi honetara, eta 'Kantu berri bat gara' proiektuko ohiko musikari-taldeaz gain, Zaria Koru Eskola, Inpernupeko joareak, Eñaut Elorrieta, Kandido Uranga aktorea, Zumaiako Adarjoleak, Ross Dantza Eskola eta Astindu Dantza taldea arituko dira bere ondoan, hondartzako txoko desberdinetan.
Teknikoki ere bereziki landua izango da emanaldia: labarra berariaz sortutako argiztapen- eta proiekzio-joko batek jantziko du. Zumaiarrek zein bisitariek Itzurun inoiz ez bezala ikusteko aukera ere izango dute, beraz.
Zumaiako Udala eta Jon Maia eskuz esku aritu dira ekitaldi berezi hau antolatzeko. Ondobidean, prestatu bezala egingo dute guztia, 21:00etatik aurrera Itzurun hondartzan. Eguraldi kaskarra egiten badu Aitzuri frontoira eramango dute ekitaldia, eta beharrezkoa izango da aurrez sarrera hartzea; ostegunean emango ditu Udalak ekitaldiaren inguruko xehetasun guztiak.
Muntaketa lanak egun bat lehenago hasiko dira. Oholtza kantinako terrazan jarriko da, eta ikusleak hondarretan eserita egongo dira. Aulkiak egokituko dira mugikortasun zailtasunak dituztenentzat. Hondartzarako sarrerak zabalik egongo dira eta seinaleztapena egongo da.
Publicidad
Ezarritako segurtasun arauak errespetatzea eskatu dute udaletik, eta kanpotik etorritako pertsonei gogorarazi diete TAOren arauak indarrean egongo direla eta Larretxoko aparkalekua egoiliarrentzat dela.
Maiatzaren 24a festa egun bihurtuko da Zumaian. Goizetik hasita, kaleak musikaz eta jendez beteko dira, eta egun osoan zehar euskal kantari ezagunak omenduko dituzten Balu kale artistaren horma-irudiak ikusi ahal izango dira herriko hainbat tokitan. Gainera, Erribera kalean merchandising postua jarriko da, eguneko oroigarriak erosteko aukera eskainiz. Goiz osoan Zumaiako Trikitixa eskolako trikitilariak herrian zehar 12:30-14:00 Kofradiako balkoitik kantaldi akustiko jarraitua.
Publicidad
Goizean zehar, Zumaiako trikitilariek girotuko dituzte kaleak, eta 12:30etik 14:00etara Kofradiako balkoitik kantaldi akustiko jarraitua. Arratsaldea, 17:00etatik 18:30era, Porrotx eta Txapasen etorrera izango da itsasontzian Gernika Parketik eta Adierazpen askatasunaren Txokoan emanaldia Zumaiako haurrentzat. 18:30etik aurrera Zumaia Kantari jarriko da herri osoan zehar Zumaiako dultzaineroak, Bilbo kantari eta lagunak taldea eta Azpeitiko Kantu jira kantuzale taldearekin. Eta 18:30etik aurrea, Sardinada Kofradiako plazan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
¿Por qué ya no vemos tantas mariposas en Cantabria?
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.