
Ver 12 fotos
Secciones
Servicios
Destacamos
Ver 12 fotos
J.A.
Viernes, 24 de marzo 2023, 12:39
Goizeko 10:30ak emanak zirenean hasi dira abiatzen festa giroan ikasleak euskara batuaren alde antolatutako 'Batasunaren bidean' giza katea eratzera. Eguraldia ez da lagun izan, baina Ikastolen Elkarteak eta Euskaltzaindiak antolatutako ekimenak ezarritako helburua lortu du eta 30 minutuz Errenteria eta Donostia arteko 8.826 metroak ikasle, irakasle, guraso eta euskalzalez bete dituzte. Zehazki, Gipuzkoako 30 ikastola eta gainerako lurraldeetako ordezkaritza izan da Oreretako Ikastolak proposatu zuen giza katean. Toki sinboliko batetik irten da, gainera, giza-katea: Koldo Mitxelena hizkuntzalariaren omenezko eskulturatik.
Itziar Navarro Orereta Ikastolako lehendakariaren hitzekin hasi da ekitaldia 10:45etan Errenteriako Agirre Lehendakaria plazan. «8.226 metroko soka luzean elkarren ondoan jarrita daude, eskuz esku, kolore guztiekin euskara batua sortu zutenei omenaldia egiten», adierazi du. Hamabost pertsonaiez gain antolatzaileek hamaseigarren bat ere omendu nahi izan dute, «gu geu», hau da, euskaltzale guztiak, «euskara batua herriak nahi duelako izan baita».
Festa giroan, giza katea osatzera bidean#batasunarenbidean #euskarabaatua @OreretaIkastola #kilometroak #kilometroak23 pic.twitter.com/aBj42K4lkO
— Kilometroak (@kilometroak) March 24, 2023
Ostean, transmisioaren eta jarraitutasunaren garrantzia azpimarratzeko, zazpi lurraldeetako ikastoletako ikasleek testua irakurri dute ekitaldiaren «erronka» nabarmentzeko eta Errenteriako Udaleko fatxadan Orereta Ikastolako LH5eko ikasleek egindako murala eskegi da.
Eta 11:00etan hasi da giza katea. Ordu erdiz lotuta egon dira Errenteria, Pasaia eta Donostia, eta horren ostean, giza katean parte hartu dutenak ibilbidean prestatuta zeuden bost guneetara hurbildu dira, goizeko saioari amaiera emateko jaian parte hartzera. Transmisioaren garrantzia irudikatzeko, ekitaldiak ikasleak izan ditu protagonista. Izan ere, ikasleak «protagonista nagusi» izatea zen asmoetako bat. Hala, koloretako zapiekin lepoan, musikak eta dantzak hartu dute protagonismoa, eta konfeti erauntsi batekin amaitu dute ekitaldia.
Egun ikasten ari diren gazte eta gaztetxoei euskara batuaren balioa helarazi, eta bera sortzeko testuinguru historikoa eta bere bilakaera adierazi zaizkie, giza katearen amaieran eginiko ekitaldietan ikasleetako batzuek irakurri duten idazkiaren bitartez eta egunotan ikastoletan euskara batuaren inguruan egin den lanketaren bitartez.
Arratsaldean, Euskaltzaindiako kideek Orereta ikastola bisitatuko dute eta 17:30ean Koldo Mitxelena, Resurreccion Maria Azkue, Pierre Broussain, Jose Maria Satrustegi, Julia Berrojalbiz, Xabier Kintana, Raimundo Olabide, Julene Azpeitia, Luis Villasante, Arantxa Urretabizkaia, Henrike Knörr, Arturo Campion, Gabriel Aresti, Jean-Louis Davant eta Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' euskara batuaren alde egindako lanagatik aitortza jasoko dute Errenteriako Udal Areto Nagusian egingo den ekitaldi instituzionalean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.