Hizpide ditugu egunotan afari solidarioak, afari zehatz batzuk, egia esan. Ez dira solidaritatearen izenean borondate onez antolatzen diren lehen bazkari edo afariak, ezta gutxiagorik ere. Sarritan jakiten dugu otordu batetan lortzen den dirua honetan edo hartan laguntzeko izango dela, laguntza hori jasoko dutenak hemengoak edo urrutikoak direlarik. Baina kasu horietan laguntzaileak eta lagunduak ez dira afarian elkartzen edo, behintzat, ez da zuzenean gertatzen.
Publicidad
Seguru baduzula joan den astean 'kaleko afari solidario'en inguruan gertatutakoaren berri. Nik behintzat ez dakit nortzuk diren afarion antolatzaileak, ezta ere horien kontrako elkarretaratzean parte hartu zuten auzokideak, salbuespen batekin. PP-ren hiru zinegotzik hartu zuen parte bertan, gainera, modu nabarmenean. Horien izen-abizenak ezagu-tzen ditugu.
Esan digutena da afarion kontrako pertsona horietako batzuen kezka nagusia Donostiako kaleetako segurtasun falta dela. Gauza da hitzetan ados gaudela beti behar gehien duenari ematen zaion laguntzarekin, baita hainbat zerbitzurekin ere. Baina ez ditugu gure auzoan nahi, ahal bada, ezta gure hirian edo herrian ere.
Urruti nahi ditugu beharrean daudenak, ahal bezain gertu dirua sobran dutenak. Alde hemendik, esaten diegu lehenei kopeta eta begirada ilunduz, zatoz besteei, irribarre adeitsua aurpegian. Aberatsek edo, behintzat, pobre ez direnek ez digute segurtasunaren inguruko kezkarik eragiten. Pobreek bai eta are gehiago kalean bizi diren etorkinak direnean.
Hori defenditzen zuten, dirudienez inolako lotsarik edo disimulurik gabe, 'kaleko afari solidario'ei kontra egin zieten herritarrek, zinegotzi eta guzti. Isilean solidaritatearen aldekoak, zalapartaz kontrakoak. Ez omen zeuden aspalditik gertatzen diren afari horien kontra, baina ez zituzten etxe ondoan nahi.
Publicidad
Segurtasunaren izenean, behartsua beti omen delako kaltegilea, beti urra-tzen omen duelako gainerakoon ongizatea eta hori besterik ez zitzaigun falta. Nik behintzat segurtasuna lanbide duten gero eta pertsona gehiago ikusten ditut kaleetan, garraio publikoan. Trenetan, bereziki, gerritik zintzilik hamaika gailu, muskulu nabarmenak elastikoen azpian.
Ez da aise askatuko korapilo hau. Segurtasunarekiko kezka gero eta gehiago hauspotzen da eta lehen pausoa ezinegon hori egon badagoela aitortzea da. Ondoren konponbideak eztabaidatu, ez hasieratik neurri bakarra onartu.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.