Secciones
Servicios
Destacamos
Badira egia borobila bailiran errepikatzen diren gezur galantak, uste baino kalte gehiago eragiten dutenak. Horietako lehena, agian, «nahi baduzu, ahal duzu» dioena da eta bigarrena, nahi zenuen hori ahalegin guztiak eginda ere lortzen ez baduzu, nahiko borondate izan ez duzulako dela dioena, edozein helburu guztiontzat eskuragarri balitz bezala. Ahaleginak ez du inondik ere helburua bermatzen.
Beste batzuk ez dira gezurrak, gehiegizko orokortzeak baizik, hala nola «ezina, ekinez egina» dioen esaldia. Azken honi hitz bat falta zaio, «batzuetan» edo «aldizka». Noski, badira ezinezkoak ziruditen gauzak ekinez lortu direnak, badira pauso txikiz egindako bide luzeak, baina beste batzuk ezinezko jarraitzen dute, nahi adina ahaleginduta ere. Ekinak ez du beti ezinezkoa den hori gainditzen, ezta gutxiagorik ere
Ulertzen dut borondatearen eragina azpimarratzeko beharra eta, halaber, ezagutzen ditut borondatekeriaren kalteak, neuk horretarako joera nabarmena dudalako. Bere helburua lortzen ez duen ahalegina aberasgarri izan daiteke, bidearen erdiraino heltzen den emaitza sarritan hezigarri delako, eta ahalegintzen ez denak gehienetan gutxiago lortuko duelako, bidearen erdia egin duena laurdena egin duena baino aurrerago heltzen delako. Baina borondatea ez da ahalguztiduna.
Adibidez, esaiozu «nahi baduzu, ahal duzu» minbizia gainditzen ez duenari eta horrekin batera borondaterik eza leporatuko diozu, emaitzaren erantzukizuna leporatuko diozu. Esaiozu depresio sakon baten menpean dagoenari nahi badu aterako dela zulotik. Esaiozu «nahi baduzu ahal duzu» amesten duen hori lortzen ez duenari, bide luzea eginda ere nahi zuen lekura heldu ez denari.
Helburua ez zen ezinezkoa, baina ez duzu horretan nahiko ahalegin jarri, horregatik egin duzu kale. Ekitea ez da aski behar adina jarraipena ez baduzu martxan jartzen. Are gehiago, jakin behar dugu gehienetan ez direla gure ametsak beteko eta batzuetan amesten ez zenuena ere lortzen duzula. Baina helburua lortu ala ez, ametsak, utopiak bezalaxe, norabidea marrazten duten itsasargiak dira, iparra seinalatzen duten izarrak, norantz jo esaten diguten aholkuak.
Ez naiz guztiok bilatzen omen dugun arrakasta zer den zehazteko gauza, baina jakin badakit gaur gizartearen zati esanguratsu batentzat arrakasta denak ez duela izen hori merezi. Mundua ez da garaile eta galtzaileen artean banatzen, horra beste gezur kaltegarri bat.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.