
Secciones
Servicios
Destacamos
MIKEL BERASATEGI
Jueves, 8 de septiembre 2022, 00:14
Datorren irailaren 10ean, larunbatarekin, Gizateriaren Ondare den San Adrian igarobidean egin diren indusketa arkeologikoen berri izateko txango gidatua antolatu du Zegamako Anduetza Parketxeak. San Adrian igarobidean indusketa arkeologikoen 14. kanpaina burutu da aurtengo udan eta kanpainatan jasotako materiala, informazioa eta sekretuak izango dira txangoaren ardatz.
Euskaraz izango den txango gidatua 10:00etan Aldaolako aparkalekutik abiatuko da. Aldiz, erdaraz izango den txangoa 12:00etan izango da. Aldaolako aparkalekua Otzaurtetik (Zegama) 4 kilometrora dago eta autoan irits daiteke bertaraino. Handik San Adrian igarobidera ordu erdi dago oinez.
Txango honen prezioa 5 euro pertsonako izango da. Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko [email protected] helbidera idatz daiteko, 943802187 edo 688623609 telefonoetara deitu edo www.gipuzkoanatura.eus web orrian sartuta.
Pasa berri dugun asteburuan, Carlos Moran herritarrak, Santandergo 24 orduko ultrafondoko proba irabazi du. Proba, 24 ordutan kilometro gehien egiten zituenak irabazten zuen. Beraz, 206 kilometroko markarekin, Carlos izan zen lehena bere kategoriko sailkapen orokorrean. Proba irabazteaz gain, probako errekorra ere ezarri zuen Moranek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.