
Secciones
Servicios
Destacamos
MIKEL BERASATEGI
Miércoles, 21 de septiembre 2022, 23:24
Larunbatean burutu zuten Aizkorpe bailarako bost herrien arteko zazpigarren mendi ibilaldia. Aurtengoan, Idiazabal, Mutiloa, Segura, Zerain eta Zegamako 60 bat mendizale elkartu dira, ura gai edo ardatz moduan harturik, antolatzaileek prestatutako ibilbidea osatu asmoz. Zegamako txoko desberdinak bixitatu eta bertako historio edo kontakizun batzuk ezagutzeko aukera paregabea izan zuten bertaratutakoek.
Ibilbidean zehar, Zegamako paper fabrikarako argi indarra sortu asmoz, orain ehun urte inguru sorturiko Elektra-Aizkorri zentrala ikusteko aukera izan zuten. Ondoren Gesaliturri edo ur gazia duen iturriaren sorburura joan ziren. Aizkorrondo gehiena zeharkatzen duen eta aurrez aipatuiriko zentralera daramatzan urak batzen dituen ur kanalari jarraituz, Iturbietako presa igaro eta Arriaunditik behera Anduetza egur museora iritsi ziren, tartean urak nola bere bidea egiten duen adibide garbiak ikusiz. Amaitzeko Anduetza egur museoa ikusteko aukera izan zuten eta ibilbidea burutu zuten ba-tzuek, Zegamako Ostatuan baz-kaldu zuten. Zegamak, datorren urterako antolaketaren lekukoa, Mutiloako herriari pasa dio.
Irailean zehar, Zupurruti, Alderdi Eder, Txarape, Beruntze - Txiki kaleetan eta inguruko baserrietan fibra zuntza jartzeko lanak egiten ari dira. Era berean, Espainiako Gobernutik jakinarazi dute, ondorengo egunotan 4G sistematik 5G sistemarako aldaketa egingo dutela Zegamako udalerrian, komunikazio sistema hobetu asmoz.
Bihar Pello Ramirez eta Nacho Soto musikariek, Anduetza Parketxean (Egur museoan) zuzeneko kontzertua eskainiko dute arratsaldeko 19:30etik aurrera. Sarrera dohakoa izango da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Importante aviso de la AEMPS a los diabéticos
Las Provincias
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.