Borrar
Amatasunak eragiten dituen zailtasunak jasotzen dituen film laburra
'Pentsatzen dut'

Amatasunak eragiten dituen zailtasunak jasotzen dituen film laburra

Oiartzungo Martzelina Bertsozale Elkarteak sustatu du, iaz argitaratutako liburu bati jarraipena emanez

I. Altuna

Donostia

Martes, 24 de diciembre 2024, 15:00

Bea blokeatuta dago bere ibilbide artistiko eta pertsonalean. Amatasuna lan munduarekin uztartu ezinda dabil. Aurrera egin nahi eta ezin horretan, Nora lagunarekin plana egingo du, hain justu, emakume artisten ahanzturaren inguruko erakusketa batera joateko. Bertan ikusi eta sentituko duenak barrua inarrosiko dio.

'Pentsatzen dut' film laburraren sinopsia da, Oiartzungo Martzelina Bertsozale Elkarteko kide diren Karmele Mitxelenak, Alaia Martinek eta Iraitz Mateok sustatu dutena. Berez, iaz gauzatu zuten proiektu baten bigarren zatia da. Izan ere, duela urtebete inguru, Martzelina Lopetegi Olaiz bertsolari oiartzuarrari merezitako lekua eman asmoz, eta haren memoria berreskuratu, asmatu eta ezagutarazteko, liburuxka bat osatu zuten 'Martzelina Lopetegi Olaiz, edo' izenekoa.

Bide horri bestelako jarraipen bat eman nahi izan diote eta «Martzelinaren izenaz gain, historiak isilean mantendu dituen hainbat emakumeren izenak argitara ekartzeko asmoz eta sistema ez bizigarri honetan, lan munduratzean, amatasunak eragin ditzakeen zailtasunen testigantza bat emateko», fikziozko film labur hau osatu dute. Astelehen honetan, Oiartzungo Landetxe Kultur Aretoan aurkeztu dute.

Egileen esanetan, «barruak astinduko dituen lan bat da, bide batez, justizia poetiko pixka bat egin nahi lukeena». Horretarako, lanaren gidoilari lanak Alaia Martin Etxebeste bertsolari eta gidoilariak egin ditu, eta ekoizpen lanak Iraitz Mateo Gogorzak eta Karmele Mitxelena Etxebestek burutu dituzte. Era berean filmaren zuzendaritza lanak hiru emakume hauen artean partekatu dituzte. Edizioaz Gexan Mendizabal arduratu da, baita irudiaz ere, Lander Etxedonarekin batera. Soinuaren arduraduna, berriz, Fabio de las Morenas izan da. Bestalde, aktore lanetan, Amaia Ruiz de Galarreta, Barbara Rivas eta Oier Guillan aritu dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Amatasunak eragiten dituen zailtasunak jasotzen dituen film laburra