Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Saioaren sortzaile, zuzendari, aurkezle eta artistak, Durangoko Azokan egin zen aurrestreinaldian.

Gure Zirkuak telebistara egingo du jauzi

Urtarrilean iritsiko da saioa EITB1era eta zirkuaren karparen atzean artistek bizi duten egunerokoa erakutsiko du

DV

Donostia

Viernes, 8 de diciembre 2023, 12:35

Gure Zirkua Euskal Herriko lehen zirku ibiltaria da, Iker Galartzak sortutako eta sei urte daramatzana Euskal Herriko herri eta txokoetan magia, poza eta ilusioa zabaltzen. Denbora guzti honetan 57 herritan egon da Gure Zirkuko karpa jarrita, eta 210.000 lagunen aurrean aritu dira bertako artistak.

Orain, euskaraz sortutako ikuskizun honek telebistara egingo du jauzi EITBren eskutik. 'Gure Zirkua' telebista saioak zirkuko karparen atzean bizi duten egunerokoa erakutsiko du Sua Enparantza aktore eta dantzariaren esperientziaren bitartez. Urtarrilean iritsiko da programa ETB1era, baina aste honetan aurrestreinaldia egin da Durangoko Azkokako Irudienean. Bertan izan ziren Gorka Garcia ETBko Programa eta Arte zuzendaria, Irati Sarasua 'Gure Zirkua' saioko zuzendaria eta Ekain Ibarguren malabarista, pailazo eta zirkuko kidea, besteak beste.

Saioan, artistek euren karabanetako ateak zabalduko dituzte, eta lanbide bat baino, bizitzeko modu bat dela erakutsiko dute. Zirku ibiltari baten errealitatea nolakoa den ikusteko aukera izango du ikusleak, baita bertako kideen arteko harremana ere. Eurekin egindako elkarrizketen bidez, gertuagotik ezagutu eta haiek egiten duten jardueraren balioa azalduko da.

Kontakizun honen giltzarria Sua Enparantza izango da,'Irabazi Arte' telesaileko protagonista eta Kukai dantza taldeko kidea. Zirkuan kide berri baten bila ari dira, eta Suak zein abilezia dituen erakutsi beharko du.

Telebistako saio ikusi aurretik, Gure Zirkua zuzenean gozatzeko aukera bagado oraindik, izan ere, abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra Tolosako San Agustin auzoan 10 emanaldi eskainiko ditu Euskal Herriko zirku ibiltariak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gure Zirkuak telebistara egingo du jauzi

Gure Zirkuak telebistara egingo du jauzi