Borrar
Taldeka nahiz bakarka aritu ziren ikasleak. BIZKARGI

Azkoitia

Bizkargi eskolako ikasleek saxofoi, gitarra eta perkusio entzunaldia eskaini dute

Bihar, ostirala, bigarren agerraldi bat egingo dute, biolina, akordeoia eta klarinetearena, Elkargunean, 18:30ean

Eli Aizpuru

AZKOITIA.

Miércoles, 15 de marzo 2023, 21:53

Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleek saxofoi, gitarra eta perkusio entzunaldia eskaini zuten astearte arratsaldean, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Ikasleak bakarka eta talde ezberdinetan aritu ziren eta pieza ezagunak eta ez hain ezagunak eskaini zituzten, irakasleen laguntzarekin. Honela, 'Izartxoa'. 'Txori txiki bat' edo 'Amona maitea' bezalako piezak entzun ahal izan ziren, besteak beste.

Bihar, ostirala, biolin akordeo eta klarinete ikasleen txanda izango da. Entzunaldia Elkargunean izango da baita ere, Oteiza aretoan, 18:30ean hasita.

Honela, apurka-apurka, ikasleak –bakoitzak bere instrumentuan– ikasturtean zehar ikasitakoa jendaurrean erakusteko aukera dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bizkargi eskolako ikasleek saxofoi, gitarra eta perkusio entzunaldia eskaini dute

Bizkargi eskolako ikasleek saxofoi, gitarra eta perkusio entzunaldia eskaini dute