Borrar
Maialen Lujanbiok 2017an lortu zuen txapela. Arizmendi

Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022ko udazkenean egingo da eta finala Iruñean izango da

Getxon abiatuko da irailaren 24ean eta abenduaren 18an amaituko da Nafarroa Arenan

Iraitz Vázquez

San Sebastián

Martes, 26 de octubre 2021, 11:47

Aurten egitekoa zen Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022ko udazkenean izango da. Egoerak baldintzatuta Bertsozale Elkarteak erabaki du 18. edizioa urtebete atzeratzea. Aldaketekin dator txapelketa, finala Iruñean izango baita abenduaren 18an eta kanporaketak irailaren 24 abiatuko dira Getxon.

«Ongi bidean hurrengo urtean eginen dugu udazkenean», adierazi du Gontzal Agotek Euskal Herriko Bertsozale Elkartetik. Helburu argia du txapelketa urtebete atzeratzeak: «Ohiko bertso plaza berreskuratzea da bertsolaritzaren mugimenduaren asmo nagusia une honetan».

Egoera ez baita «garai batekoa» pandemiak eraginda. «Urte eta erdi luze joan da eta asko sufritu du bertsolaritzak», azaldu du Agotek. Era berean «poliki-poliki» bertsolaritzaren «egoera normaltzen doa eta plaza bere egoerara itzultzen ari da».

Datorren urtean izango den txapelketaren nobedade nagusia finala Iruñean izango dela da. Nafarroa Arenak finalerako beharrezkoak diren azpiegiturak eskaintzen ditu eta horregatik hartu dute erabakia. Baina badago sakoneko beste helburua: «Iruñerrian eragitea» da asmoetako bat Nafarroako Bertsozale Elkarteak «ahalegin handia» egin baitu 1984. urtetik. «Horren ondorio da, besteak beste, Nafarroako Gobernuak 2018an bertsolaritza Kultur Intereseko Ondasun izendatu izana», dio Bertsozale Elkarteak.

Nafarroa Arena, finalaren hirugarren egoitza

Bertsolari Txapelketa Nagusiak bere ibilbidean izango duen hirugarren egoitza da Nafarroa Arenakoa. Donostian errotuta egon zen urte luzez 1935etik 2001ra eta beste lurralde batean «eragin asmoz» Bertsozale Elkartzean finala Barakaldoko Bilbao Exhbition Center-en egitea erabaki zuen 2005ean.

Ohiko bertso plaza «berreskuratzea da bertsolaritzaren mugimenduaren asmo nagusia une honetan». Era berean, egun abian diren lurraldeetako txapelketak hasieratik amaieraraino «ahalik eta normaltasun handienarekin gauzatzeko» eta Bertsolari Txapelketa Nagusiaren antolakuntzan «ilusioz eta buru belarri ari da elkartea».

Ildo horretan, Bertsozale Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie, 1987tik gaurdaino txapelketen edo bestelako egitasmoen bitartez, bertsolaritza sustatzen eta eragiten lankide «izan ditugun norbanakoei, bertso-eskolei, elkarteei eta erakundeei».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022ko udazkenean egingo da eta finala Iruñean izango da