Borrar
2007ko argazkian, 'Lekeitioak' Lekeition. Mikel Laboa eta hainbat adiskide. maika salguero

'Non dago Lekeitio?', Laboaren inguruko hizketaldi handia Donostian

Datorren ostiral eta larunbatean, proiekzioak, performanceak, kontzertuak eta mahai-inguruak izango dira Tabakalerako Patioan

Martes, 2 de marzo 2021, 14:50

Bi eguneko hizketaldi handia egingo dute hilaren 5 eta 6an, ostirala eta larunbata, Donostiako Tabakaleran, Mikel Laboaren 'Lekeitioak' abiapuntu hartuta. Itxaro Borda, Maialen Lujanbio eta Xabier Erkiziak osatutako lantaldeak definitu du egitarauaren arabera, hitzaldiak, proiekzioak, performanceak, kontzertuak eta mahai-inguruak izango dira Tabakalerako Patioan.

'Hizketaldi Handia: Non dago Lekeitio?' saioa, 2021eko udaberrian, Tabakaleran, hitzaldi, mintegi, erakusketa eta musika bidez garatuko den Komunikazio-Inkomunikazio erakusketa proiektuaren atarikoa da. Egitasmo honek, Mikel Laboaren 'Lekeitioak' izeneko obra esperimentalak ditu abiapuntu, eta bereziki du aztergai Lekeitioetan gauzatzen den materia desberdin eta jatorri anitzekoen arteko lotura: musika eta herri kultura, abangoardia literario eta artistikoetatik eratorritako piezak eta ahozkotasuna, hizkuntza(k) eta hizkeren arteko gurutzatzeak eta borrokak, edo muntaiaren eta itzulpenaren erabilpena.

Hizketaldi honen garapenerako Tabakalerak lantalde berezia osatu du Itxaro Borda, Maialen Lujanbio eta Xabier Erkizia gonbidatuz. Beraien eskutik dator aurtengo Hizketaldi Handiaren proposamena. Aurrez aipaturiko gai horietara hurbilpen bat egitea da proposamema, esparru eta esperientzia diferenteetatik datozen pertsonen ahotsaren eta irakurketaren bidez. Parte hartu nahi duen ororentzat irekia dagoen proposamena da, eta eztabaidarako espazio bezala ulertzen da.

Egitaraua

Egitaraua martxoaren 5ean, ostiralean, abiatuko da Itxaro Bordak, Maialen Lujanbiok eta Xabier Erkiziak egingo duten sarrerarekin. 18:00etan Tabakalerako Patioan lantaldea osatzen duten kideek euren gogoetaren oinarriak azalduko dituzte eta, ondoren, Lawrence Abu Hamdan soinu-artistak proposatuta 'Walled Unwalled' (2018) filma izango da ikusgai. Lehen saioa amaitzeko Frédéric Jouanlongek ahotsa eta bolumena eskainiko dizkio Hugo Ballen Karawane dadá testuari.

Martxoaren 6an, larunbatean, bakoitzak mahai-inguru baten ardura hartuko du goiz eta arratsalde luzatuko den programaren barruan. Lehen lan-mahaia (11:00-13:30), HITZ EZIN/ HITZ EGIN izena duena, Itxaro Bordak gidatuko du. Komunikatzea zer den eta zergatik maite dugun komunikatzea, edozein dela gure egoera fisikoa, psikologikoa, filosofikoa edo kulturala; hori da mahaiaren inguruan gonbidatuek aipatuko dutena. Bertan parte hartuko dute: Beñat Achiary, Antonio Casado, Juan Garzia eta Juan Gorostidik.

Geldiune labur baten ostean, bigarren lan-mahaia (15:30-18:00) hasiko da, 'Zer distantzia behar du mirak?' izenekoa. Maialen Lujanbio izango da mahaiaren ardura izango duena eta tradizioa deituaren eta abangoardia delakoaren arteko harremanaz jardungo dira. Lujanbiorekin batera izango dira: David Toop, Karine Etxeberri, Iván de la Nuez eta Bernardo Atxaga.

Jardunaldia hirugarren lan-mahaiarekin (18:30-21:00) amaituko da Xabier Erkiziak moderatuko duen 'Belarriaren amilizuak' saioarekin. Bertan parte hartuko duten gonbidatuak (Raúl Cantizano, Hannah Silva, Alessandro Bosetti, Ainara Santamaria eta Ramon Lazkano) komunikazio gaitasunaz, zentzumen primitiboez, inkomunikazioaz, eta zarataz ariko dira. Azken finean, ez al da zarata gure kultur tradizio luzeena?

Hizketaldi handiaren sarrera doan izango da Tabakalerako Patioan, baina aldez aurretik eskuratu beharra dago sarrerak.tabakalera.eus webgunean. Jardunaldi osoa streaming bidez jarraitu ahal izango da online.tabakalera.eus-en.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Non dago Lekeitio?', Laboaren inguruko hizketaldi handia Donostian

'Non dago Lekeitio