Borrar
.

Martxan dago berriro Txapelketa Nagusirako sarreren salmenta

bertsosarrerak.eus ataria geldirik eduki duten arazo teknikoak konpondu direnez, zaleek saio guztietarako sarrerak eskuratu ditzakete

n. azurmendi

Jueves, 23 de junio 2022

Hogeita lau ordu inguruko etenaldiaren ostean, Bertsozale Elkarteak jakinarazi du Txapelketa Nagusirako saio guztietarako sarrerak eskuragai daudela berriro. Izan ere, konpondu dituzte bertsosarrerak.eus ataria geldirik zeukaten arazoak eta, horrenbestez, sarrerak lortzeko irrikaz zeuden zaleek burutu dezakete erosketa.

Nafarroako Bertsozale Elkartearen egoitzan (Baratzeetako zeharkalea 2 behea, Iruñea 31014) sarrera fisikoak eskuratzeko aukera ere berrabiarazi dute: ostiral honetan 16:00etatik 18:00etara, eta astelehenetik ostegunera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Bertsozale Elkarteak azaldutakoaren arabera, atzo iluntzerako konpondu nahi zituzten Txapelketa Nagusirako sarrerak salgai jarri eta gutxira bertsosarrerak.eus ataria geldiarazi zuten arazo teknikoak. Ezinezkoa izan zenez, bart jakinarazi zuten antolatzaileek itxirik egongo dela behin-behinean, eta gaur emango zutela informazio zehatzagoa. Bada berriak onak izan dira, eta ataria martxan da berriro.

Bertsozale Elkarteak eskerrak eman dizkie bertsozale guztiei izandako pazientziagatik eta barkamena eskatu sortutako eragozpenengatik

Bazkideek, merkeago

Ataria bere onera itzulitakoan, Txapelketa Nagusiko saio guztietarako sarrerak erosteko aukera izango dute zaleek, «bazkide, ez-bazkide eta gazte salneurriak bereiziz». Gazteen sarrera, hain zuzen, 2004tik aurrera jaiotakoek baliatu ahal izango dute, urte honetakoak barne, eta 6 urtetik beherako haurrek ez dute sarrerarik beharko, «baldin eta ez badute eserlekurik beteko».

Bazkideek 10 eurotan eskuratu ahal izango dituzte lehen faseko saioetarako sarrerak; 14 eurotan bigarren fasekoak eta 30etan finalekoak. Ez-bazkideen kasuan, 12, 17 eta 43 euroko prezioa izango dute sarrerek hurrenez hurren, eta 6, 10 eta 20koa, berriz, gazteentzako sarrerek. Prezioaren aldetik duten abantailaz gain, ekainaren 23tik 30era bazkideek sarrera gordeta izango dute finalerako. Argitu dutenez, «behin epe hori pasata, gainerako zaleen lehentasun bera izango duzue finalerako sarrera eskuratzeko».

Sarreren salmentarako bide nagusia bertsosarrerak.eus izan arren, erosketa online egiteko zailtasunak dituztenei laguntza emango zaie Bertsozale Elkarteetan, «batez ere eten digitala saihesteko». Nafarroako Bertsozale Elkartean, gainera, finalerako sarrera fisikoak eskudirutan erosteko aukera izango da ekainaren 23tik 30era: zerbitzu hau 10:00-14:00 eta 16:00-18:00 bitarte eskainiko da aipatutako egun horietan. Esan bezala, hori ere eten egin da atariak geldirik jarraitzen duen bitartean.

Gainerako saioetarako sarrerak fisikoki erosteko aukera ere izango da irailetik aurrera, baldin eta lehenago amaitzen ez badira. Zehaztuko da aurrerago zeintzuk izango diren salmenta puntu horiek. Behin sarrera erosita, ezingo da aldatu eta ezta itzuli ere.

Ohar berezi bat ere egin dute antolatzaileek finalerako sarreren inguruan. Jakina denez, Iruñeko Nafarroa Arenan izango da, eta hiru sarrera mota ezberdin izango dira eskuragai: harmaila, errebotea eta pista. Sarrera mota guztiek salneurri bera dute, «baina taldean joanez gero, kide guztiek sarrera mota bera hartu behar dute elkarrekin esertzeko. Izan ere, sarrera mota bakoitzak sarbide jakin bat du, eta behin barrura sartuta ez da batekoak eta bestekoak elkartzeko modurik izango».

;

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Martxan dago berriro Txapelketa Nagusirako sarreren salmenta

Martxan dago berriro Txapelketa Nagusirako sarreren salmenta