Borrar
Ikasle ohiak bazkaldu aurretik.

Oiartzun

Ugaldetxoko eskoletan ibilitako ikasleen bazkaria

Elena Viñas

Oiartzun

Sábado, 19 de abril 2025, 20:45

Pasa den larunbatean giro onean ospatu zuten Ugaldetxoko eskoletako ikasle ohien bigarren bazkaria. Aldabene eta Xeberone atzeko eskoletako atarietan argazki batzuk atera ondoren, udaberriko eguraldi epelak lagunduta, Ordo-Zelai sagardotegirainoko ibilbidea egin zuten aspaldiko bideetan barna.

Bertan, bazkari goxoa dastatzeaz gain, elkarren berri eta kontu zaharren oroitzapenak partekatzeko aukera ezin hobea izan zuten. Kupelen artean, trikitrixa eta panderoaren soinuak animatuta, hainbat abesti kantatu eta dantzatu zuten. Aldabeneko eskola itxi zutela 60. urtea ospatzen den 2025 honetan elkartutako 38 ikaskideek datorren urterako hitzordua luzatu zuten.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ugaldetxoko eskoletan ibilitako ikasleen bazkaria

Ugaldetxoko eskoletan ibilitako ikasleen bazkaria