
Secciones
Servicios
Destacamos
IMANOL ARRATIBEL
Sábado, 2 de julio 2022, 00:09
Koadrilen eguna atzo ospatu zen San Pedro jaien baitan. 300 pertsona, Tranpazulo, Astarrak, Zenbat zeate, Altza Porru, Asmasak, Olleiko Ollarrak eta beste hainbat talde bildu ziren herriko bazkarian. Jai-giroa izan zen nagusi egun osoan, eta primeran pasatu zuten haurrek, helduek eta gazteek.
Bazkalondo luze eta lasai baten ondoren Distopia Elektrotxarangaz gozatu zuten. Gainera, atzo eguerdian ikurrina omendu zuten herrian. Ekitaldian koadrilek parte hartu zuten. Kalejira egin zuten eta herriko blusek ohorezko 'agurra' dantzatu zuten.
Gaur, Haurren eguna ospatuko da. 10:00etatik aurreko jolas eta lehiaketak izango dira: marrazkiak, ipuina, xakea, krosa. 12:00etatik 14:00etara puzgarriak izango dira. Ondoren, haurren bazkaria eta dantza ikuskizuna. 15:00etatik 17:00etara berriro puzgarriak eta 18:00etan Tortilla lehiaketa. 18:30ean. Sagardo dastaketa herriko elektrotxarangarekin eta 22:00etan kontzertua Anker eta Gozategirekin.
Bihar amaituko dira festak. 11:00etan herriko bertsolarien emanaldia antolatu da eta 12:00en 'Tio Teronen semeak' ikuskizuna eskainiko da. 17:00etan pilota partidak jokatuko dira, Larrarte-Erasun bikotea Garai-Agirreren aukera, eta Labaka-Urruzola eta Urbieta-Aizpuru. 19:00etan erromeria irgarri dute Orkestina Band Jazpanarekin eta 21:00etan Sorginaren igoera, jaieri amaiera emateko.
Bihar ere, eguerdiko 12:00etan hasita, Gipuzkoako Ohiko segalari txapelketako finala jokatuko da Bulano baserriko zelaietan. Txapelaren bila abiatuko dira Julen Gabirondo (Urnieta), Mikel Lizartza (Tolosa), Jon Otegi (Oiartzun) eta Iban Pardo (Zestoa). Orduerdiko lana burutu beharko dute. Sarrera: 10 euro.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.