Borrar

Costa Urola

Uztarri motzeko idi probak jokatuko dituzte gaurtik astelehenera bitartean

Nagusien eguna egingo da igandean mezarekin eta bazkariarekin. Juan Etxabe Larrañaga eta Eugenia Odriozola izango dira aurtengo omenduak

Sara Utrera

aizarnazabal.

Jueves, 29 de mayo 2025, 19:56

Gaurtik hasi eta astelehenera bitartean jokatuko dira Uztarri motzeko (idi bakarreko) XVI. edizioko idi probak, eta guztira 11 parte-hartzaile izango dira Aizarnazabalgo Idi Proba Elkarteak (AIPE) herriko plazan antolatutako demetan. Gaueko 22:00etatik aurrera, Laukizko Elorrieta, Errezilgo Bixkiak eta Eibarko Mendigoitiren idiak lehiatuko dira.

Azken proba astelehenean, ekainaren 2an, jokatuko da, eta sari banaketa ere egunean bertan egingo da. 21:00etatik aurrera, Errezilgo Txokolate, Lezoko Olatzar Erainkuntzak eta Laukizko Erkorekaren idiak lehiatuko dira lehian.

Treba Nerabeak, bihar

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako 'Begirada kritikoa. Nerabeen aktibismoa bultzatuz' ekimena eskainiko da bihar, 12:00etatik 14:00etara Laubur eraikinean, InteRed trebatzailearen eskutik. Ekintza hau 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta doakoa da.

Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute [email protected] helbidera idatziz edo 688 852 922 telefono zenbakira deituz.

Nagusien eguna, igandean

Bestalde, ekainak 1, lehen igandea izanik, Nagusien Eguna ospatuko dute Aizarnazabalgo nagusiek; eguerdiko 12:30ean meza izango da San Migel Goiaingeruaren parrokian eta 14:00etan bazkaria Muniosoro erretegian (autobusa egongo da), bertsolariek eta Jokin Goenaga musika jotzaileak alaituko dute giroa. Aurtengo omenduak 87 urteko Juan Etxabe Larrañaga eta 89 urteko Eugenia Odriozola Barrena dira. Zorionak biei!

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Uztarri motzeko idi probak jokatuko dituzte gaurtik astelehenera bitartean